Sekulakoa egin dute Zumaia Kiroljokoa ontziko arraunlariek Donostian. Balentria. Gipuzkoak txapeldun dira. Emakumezkoak traineruetan lehiatzen direnetik, hauxe da aurreneko bandera Zumaiarentzat (lehen urtean irabazi zituen hainbat, baina getariarrekin bat eginda, Zumaia-Getaria izenarekin). Gaurkoa berezia da, hortaz. Getaria-Tolosa zen faboritoa, baina aise menderatu dituzte zumaiarrek. Hasieratik joan dira buruan, eta azkenean, 30 segundoko aldea egon da. Egundoko estropada zumaiarrena. Lau luzetara jokatu dute, besteetan bi izaten dituzten arren.Poza da nagusi arraunlarien artean, eta halaxe da Joseba Urbieta entrenatzailea ere: “Oso gustura gaude. Estropada latza jokatu dugu, hasieratik nagusi izan gara. Pentsa, bigarren ziabogan, 23 segundo aurretik ginen. Itsaso txarra zegoen, eta ederki moldatu gara”.Gaurko lehen postuak beste sari bat ere badu: Euskotren Ligako azken bi estropadetan, Zarautzen, zumaiarrek egingo dute arraun Gipuzkoaren izenean.Sailkapena: 1. Zumaia (24.22,32); 2. Getaria (24.53,16); 3. San Juan (25.44,12); 4. Orio (27.35,18); 5. Hondarribia (27.40,16 )

ARGAZKIAK: KLAUSSERArgazki gehiago hemen: http://picasaweb.google.com/Arrauner/GipuzkoakoTxapelketa210710#
Archive for uztaila 21st, 2010
Lau onenen artean sailkatu da Zumaia Gipuzkoako Txapelketan. Laugarren izan da Donostiako estropadan. Erlojuaren aurka jokatu behar izan dute, balizekin arazoak izan direlako eguraldiaren eraginez. Hondarribiak irabazi du, San Juan izan da bigarren, eta Orio hirugarren. Hiru ontzi horiek eta Zumaia izango dira Gipuzkoako ordezkariak , Euskadiko Txapelketan, datorren asteazkenean, Zierbenan. Bizkaitik Kaiku (txapelduna), Urdaibai, Zierbena eta Isuntza sailkatu dira. Sailkapena:1. Hondarribia (20.05,68); 2. San Juan (20.09,00); 3. Orio (20.26,40); 4. Zumaia (20.54,12) 5. San Pedro (20.59,88) 6. Zarautz (21.07,74); 7. Donostiarra (21.28,46); 8. Getaria (21.48,82); 9. Trintxerpe (21.51,00); 10. Hibaika (22.30,54)
18:30ean hasiko da Gipuzkoako Txapelketa, Donostian. Aurrena, emakumezkoak lehiatuko dira, lau luzetara. Lehen txandan Oriok eta Hondarribiak jokatuko dute, eta bigarrenean, Zumaiak, Getaria-Tolosak eta San Juanek.Ondoren, gizonezkoen txanda izango da. Hiru txandetan banatuta, hamar traineruk izango dute lehia. Aurrenekoan, Trintxerpe, Getaria eta Hibaika ariko dira; bigarrenean, Zumaia, Zarautz eta Donostiarra; eta hirugarrenean, Orio, San Juan, Hondarribia eta San Pedro.
Azken iruzkinak