Bosgarren izan da Zumaia Euskadiko Txapelketan, gaur, Zierbenan. Berez, seigarren bukatu du, baina Urdaibai kaleratu dutenez epaileek, postu bat irabazi du Telmo Deunek. Baina postua gorabehera, emandako itxura ona izan da, eta horrek balio du orain. Lehen txandan aritu da, eta bigarren izan da, Orioren atzetik; Zierbena eta Isuntza utzi ditu atzean, KAE 1 Ligakoak. Kaikuk irabazi du Txapelketa, oso erraz; bigarren Orio izan da, eta hirugarren, Hondarribia.Luxia pozik da arraunlarien lanarekin: “Gure maila eman dugu, nahiz eta bueltako luzeetan etortzeko kale ona ez eduki. Baina ondo ibili gara. Garbi dugu San Miguel Ligatik ez jaisteko kanporaketa jokatuko dugula, eta balizko bi aurkari izan daitezkeenak, Zierbena eta Isuntza atzean utzi ditugu. Bi talde horiek onenak atera dituzte, eta gustura gaude gure lanarekin. Gainera, Zierbenak talde onena atera du, propioen muga kontuan hartu gabe (kanporaketan errespetatu egin behar da muga), eta hala ere, aurretik izan gara. Gustura gaude, bai”Gaurko denborak: http://estropa.net/berriak/archive/2010/07/28/kaiku-euskadiko-txapelduna
Archive for uztaila 28th, 2010
Etzi, ostiralean, Zumaiako Arraun Elkarteko bazkideei kamixeta gorri bana oparituko die Arraun Elkarteak. Kalari Tabernaren inguruan izango da, 18:00etatik 20:00etara. Bazkide-txartela dutenek erakutsi egin beharko dute; txartelaren jabeak ezin badu azaldu, besteren batek hartu ahal izango du bere izenean, baina betiere txartela erakutsiz. Dena dela, zenbait bazkidek oraindik ez dute jaso txartela etxean, baina horiek ere izango dute kamixeta, bazkideen zerrendan agertzen baitira. Asteburuan, Zumaia gorriz jantzi behar dugu denon artean.Kamixetak banatzeaz gain, bazkide egiteko aukera ere egongo da, bete beharreko orria bertan hartzeko aukera egongo baita. Aukera ederra da arrauna bultzatzeko, arraunlariei laguntzeko eta klubeko partaide izateko.
Azken iruzkinak