Bete du helburua Zumaia Bk, eta KAE 1era igotzeko kanporaketa jokatuko du datorren asteburuan. Liga aurrera joan den heinean hasi zen helburutzat hartzen igoera jokatzea, lehiaketaren hasieran halakorik gerta zitekeenik ezin baitzen aurreikusi. Sekulako denboraldia egin dute Joxe Enrike Manterolaren arraunlariek, eta hirugarren izan dira KAE 2 Ligan. Portugalete gailendu da, eta zuzenean igoko da; Santoñak bukatu du bigarren, eta Zumaiarekin batera jokatuko du kanporaketa, KAE 1eko azken biekin (Busturialdea eta Trintxerpe). Gaur amaitu da Liga Santoñan (Espainia), eta Zumaia B laugarren izan da, Santoña, Colindres eta Zarautz Bren atzetik. Kanporaketako bi estropadak Portugaleten (zapatuan) eta Zumaian izango dira (igandean).Manterola gustura dago Ligako lanarerekin: “Helburua bete dugu, eta hor gaude. Asteburuan, banderak irabaztea baino gehiago kanporaketan aritzea lotu nahi genuen, eta lortu dugu. Zapatuan lan hobea egin genuen, eta pena izan zen bandera ez irabaztea. Gaur, berriz, patroi berria sartu dut; denboraldi osoan aurrenekoz aritu da, agindu bainion estropada bat emango niola. Lan ona egin du”.Gaurko sailkapena: http://www.liga-arc.com/eu/resultadosLigako sailkapena: http://www.liga-arc.com/eu/resultados
Babesleak
Laguntzaileak
Azken bidalketak
Azken iruzkinak
- Bazkide egiteko aukera, opariak…-(e)tik kudeatzailea
- Bazkide egiteko aukera, opariak…-(e)tik Galderak
- “Estropada latza”-(e)tik iel
- Zumaia dotore Camargon: seigarren-(e)tik itzurun
- Gipuzkoako txapeldun!-(e)tik Paki
Artxiboak
- abendua 2011
- azaroa 2011
- urria 2011
- iraila 2011
- abuztua 2011
- uztaila 2011
- ekaina 2011
- maiatza 2011
- apirila 2011
- martxoa 2011
- otsaila 2011
- urtarrila 2011
- abendua 2010
- azaroa 2010
- urria 2010
- iraila 2010
- abuztua 2010
- uztaila 2010
- ekaina 2010
- maiatza 2010
- apirila 2010
- martxoa 2010
- otsaila 2010
- urtarrila 2010
- azaroa 2009
- iraila 2009
- abuztua 2009
- uztaila 2009
- ekaina 2009
- maiatza 2009
- apirila 2009
- martxoa 2009
- otsaila 2009
- urtarrila 2009
- abendua 2008
- azaroa 2008
- urria 2008
- iraila 2008
- abuztua 2008
- uztaila 2008
- ekaina 2008
0 Responses to “Igotzeko lehian sartu dira”