Archive for the 'Albisteak' Category

Asteartean hasiko dira entrenatzen arraunlariak

Datorren asteartean hasiko dira arraunlariak entrenatzen. Ia bi hilabeteko geldialdia egin eta gero, 2009ko denboraldia prestatzeari ekingo diote. 19:30ean dute hitzordua, Itsas Kiroldegian. Ez da deialdi itxia, eta arraunean egin nahi duen edozein azal daiteke astearteko entrenamendura.

Azkeneko sasoiko taldearekin alderatuta, hiru arraunlari faltako dira: Jokin Urkidik eta Jon Larrañagak arrauna uztea erabaki dute, eta Jon Agirrezabala Santurtzik fitxatu du, hasiera batean arrauna uztekotan bazen ere. Berrikuntzen artean, momentuz, lau daude ziurtatuta: Mikel Etxeberria ‘Artia’ (urtebetez arrauna utzita egon eta gero itzuliko da), Josu Osa (Donostiarran ibili da azken sasoian) eta Ondarroatik datozen bi arraunlari. Gazte mailako lau arraunlari ere igoko dira, eta aurreko denboraldian Ondarroan utzita egon diren beste bi ere itzuliko dira.

Arraunlari gazteak ostegunean hasiko dira entrenatzen

Zumaiako Aita Mari Arraun Kirol Elkarteko arraunlari gazteak, harrobikoak, etzi ostegunez hasiko dira entrenatzen. 18:00etan dute hitzordua Itsas Kiroldegian. Orain arte arraunean egin ez duenak ere aukera dauka bertara azaltzeko. 12 urtetik 18 urtera arteko neska-mutilek dute horretarako aukera.

Telmo Deun zortzigarren atzo, gaur eta San Miguel ligan

Telmo Deunek bukatu du denboraldia asteburu honetako bi estropadekin. Atzo, Bermeon, eta gaur, Portugaleten zortzigarren izan da. San Miguel liga ere postu horretan bukatu du.

Sailkapenak ’sailkapenak’ atalean daude.

Datorren denboraldian talde hauek ariko dira San Miguel ligan: Urdaibai, Castro, Orio, San Pedro, Zarautz, Pedreña, Hondarribia, Zumaia, Cabo da Cruz, Tiran, Kaiku eta Meira.

Emakumeen Kontxako Bandera bideoan baleike.com-en

Emakumeen I. Kontxako Banderari buruzko bideoa egin dute baleike.com-en, estropada bera laburtuz eta arranplako irudiak bilduz. Hemen dago: http://www.baleike.com/article.php?story=2008091504034017

Zumaia-Getaria hirugarren I. Kontxako Banderan

Zumaia-Getaria hirugarren izan da I. Kontxako Banderan. Galiziak irabazi du, bigarren Astillero sailkatu da, eta laugarren Hondarribia.

Sailkapena: 1. Galizia                    11.35
                     2. Astillero                 11.39
                     3. Zumaia-Getaria   11.42
                     4. Hondarribia          11.53

Libana Taboada patroiak hau adierazi du estropadaz: “Lan ederra egin dugu gaur ere. Atzo onenak izan arren, geure artean hitz egin dugu ez genuela konfiatu behar, gero sekulako belarrondokoa ez hartzeko. Halaxe atera gara, konfiatu gabe, eta lan ederra egin dugu. Gustura gaude”.

Edurne Segurola arraunlaria ere pozez txoratzen dago: “Hau ikaragarria da, sekulakoa. Uda osoa hau prestatzen aritu gara, eta zoragarria da. Guk bagenekin ez ginela faboritoak, nahiz eta atzo onenak izan, eta oso gustura gaude egindakoaz”.

Zumaia-Getaria Kontxako Bandera irabazteko lehian izango da, gaur denborarik onena egin eta gero

Zumaia-Getaria izan da onena emakumeen I. Kontxako Banderara sailkatzeko estropadan. Ederki moldatu dira arraunlariak itsaso txarrean, eta estropada ederra egin dute. Bihar, 11:00etan, lau ontzi lehiatuko dira banderaren bila: Zumaia-Getaria, Galizia, Hondarribia eta Astillero. 11:00etan izango da, eta ETB1ek emango du.

Hemen sailkapenak: http://www.kirolak.net/eu/competiciones.asp?deporte=todos&deportetmp=remo&competi=documentos&temp=10 

Telmo Deun ez da Kontxan izango

Telmo Deun hamabigarren izan da Kontxarako sailkatze estropadan, eta ez da datozen bi igandeetan Donostian ariko.

Denborak ’sailkapenak’ atalean daude.

Luxiaren balorazioa: “Oso gaizki egin dugu, garbi esanda. Ustez ondoen moldatzen garen itsasoa egon da, baina ez joan, ez etorri. Ondo atera gara, eta bi puntetan denbora ona egin dugu, baina gero, ziabogara heltzeko azken sei minutuetan arraunketa galdu dugu. Presaka jardun dugu, eta bueltan ere ez dugu asmatu. Gaur baino gehiago ibili gara azken bizpahiru asteetan, eta egun hauetan entrenamendu onak eginda geunden, baina ez dugu asmatu. Zarautzek eta Pedreñak ez dute onena eman, eta guk asmatu izan bagenu… Irudipen txar horrekin gelditu gara”.

Telmo Deun bigarren aterako da gaur

Ez du zorte handirik izan gaur Zumaiak Kontxara sailkatzeko estropadaren zozketan, Telmo Deun bigarren trainerua izango delako irteeran, Tiranen atzetik. Ia batere erreferentziarik gabe ariko dira zumaiarrak. 18:00etan hasiko da estropada, eta ETB1ek 17:25etik aurrera ekingo dio emankizunari.
Hauxe da irteera ordena:

A Multzoa.
Tiran, Zumaia, Castro, San Pedro, Zarautz, Cabo da Cruz, Hondarribia, Pedreña, Astillero, Urdaibai eta Orio.

B Multzoa
Camargo, Pasai Donibane, Kaiku, Meira, Arkote, Nautico de Vigo, Laredo, Trintxerpe, Isuntza, Ondarroa, Chapela eta Rianxo.

Luxiari bideo-elkarrizketa Kontxako sailkapenaz baleike.com-en

Hemen dago: http://www.baleike.com/article.php?story=20080903064227230

Duela 25 urteko Kontxaz baleike.com-en

1983ko Kontxa oso istilutsua izan zen. Oriok irabazi zuen, sailkapen estropadan kanpoan gelditu eta gero. Zumaiak eta beste askok boikota egin zioten estropadari.
Horren berri dakar gaur baleike.com-ek: http://www.baleike.com/article.php?story=20080902002619513

Next Page »



Bad Behavior has blocked 9 access attempts in the last 7 days.