Archive for the 'Sailkatugabeak' Category

Bihar, Euskadiko Txapelketan Zumaia

Bi traineruak, emakumezkoena eta gizonezkoena, Euskadiko Txapelketan izango dira bihar. 18:00eta hasiko da estropada, Lekeition.

Bi bigarren postu

Atzo jokatu zen Orion Gipuzkoako Batel Ligako laugarren estropada, eta zumaiarren artean, bi ontzik egin zuten lanik onena: bigarren izan ziren emakumezkoak (Zumaia B), senior-jubeniletan, eta gizonezkoak, jubeniletan. Bestelakoan, emakumezkoen beste batela seigarren izan zen, eta kadeteen ontzia bosgarren. Gizonezkoetan, hauxe izan zen besteen lana: infantilak hamargarren sailkatu ziren, eta kadeteak hamaikagarren. Continue reading ‘Bi bigarren postu’

Ioseba Urbieta, eskerrak ematen

Ioseba Urbietak, Zumaia Kiroljokoako entrenatzaileak, denboraldia amaitu duten honetan, eskerrak eman nahi dizkie urtean zehar laguntzen egon zaizkien guztiei, eta idatzi hau egin du:

Urte zaila izan da, baina bueno, emaitza aldetik nahiko txukun ibili gara. Esan nahi dudan gauza bakarra hau da: jendeak igual pentsatuko du bakarrik egon naizela nire lanean, eta beti Ioseba Urbieta izan dela entrenatzailea, baina ni momentu zailetan ez  naiz bakarrik sentitu, eta jende horren izenak azaltzea nahi dut. Ezin ditut ahaztu egunero hor lan zikina egiten ari diren Bixente, Iñaki txoferra, Goiko, Patxi Urbieta (bere deia izaten zen estropa bakoitzean aurrenekoa, eta beti egon da nirekin), arraunlari batzuk (arraunlariak baino gehigo nire lagunak dira: Ipar, Karrijo, Jokin, Inge…), Iñaki Unanue (kanpotik lagundu izan dit bere iritziekin), eta seguru ahazten ditudan beste asko.

Hauetaz aparte, Kikerekin akordatzen naiz, eta pena daukat hauengatik azkeneko bandera potoloa ekarri ez izana, zeren nik beraien banderak neure sentitu ditut, eta guk ateratakoak beraienak direla sentitzea nahiko nuke… beti elkarri laguntzen egon gara, eta hori asko eskertzen da.

Bueno, eta Kike aipatu eta gero, bereziki Larra Txikikin akordatzen naiz. Hori bai egon dela momentu denetan, onetan eta txarretan. Nik gaizki pasa dudan denetan bera nirekin egon da, eta beti lagundu izan dit, eta hori ez da diruakin pagatzen. Bateletan elkarrekin ginen, trainerilletan ere gurekin etortzen zen, traineruan ere eskatu izan diodanean eta ahal izan duenetan gurekin egon da: Galiziarako bidaietan, bazkari bat egin behar zenean, denborak ematea nahi nuenean lehorretik (erreferentziak), fuerabordan etortzeko eskatu diodanean… Denetan egon da, eta hainbeste merezi du!!

Niretzat inportantea da hor ezkutuan egon zareten pertsona horiek denak bukaeran behintzat agertzea. Nik zuek denoi asko eskertzen dizuet, eta merezi duzue!

Zumaia B zortzigarren Getxon, ezohiko estropadan

Zumaia B goiko lekuetatik besteetan baino urrunago ibili da gaur. Getxon izan dute estropada, KAE 2ko laugarrena, eta zortzigarren sailkatu da. Kaleek eta eguraldiak erabat baldintzatu dute estropada, eta zumaiarrei mesede handirik ez die egin. Gainera, hiru segundoko zigorra ere jarri diete epaileek, hirugarren ziabogan arauen bat hausteagatik. Portugaletek irabazi du, Mundaka eta Zarautzen aurretik. Aurreko estropadetan atzean ibili direnak aurrean sailkatu dira gaur, eta horrek adierazten du ez dela estropada normala izan. Portugaletek bakarrik lortu du goian jarraitzea. Beste datu bat: Getaria hamabigarren izan da.Sailkapen nagusian, Zumaia Bk atzera egin du, eta bosgarren da orain.Bihar, bosgarren estropada edukiko dute, Pasai San Pedron, 12:00etan.Gaurko sailkapena:  http://www.liga-arc.com/eu/regata/64/areatako-xiii.-banderaLigako sailkapena: http://www.liga-arc.com/eu/regata/64/areatako-xiii.-banderakae-2-getxo1.jpgkae2-getxo-2.jpgZumaia B gaurko estropadan. KLAUSSER

Arraunlarien aurkezpena egin zen atzo

Argazkilaria: Gorka Zabaletaaurkezpena.jpg

Gipuzkoako batel txapelketako argazkiak

Argazkilaria: Klaudia Egirao

05-04-09_campeonato_gipuzkoa_1782.jpg05-04-09_campeonato_gipuzkoa_2321.jpg05-04-09_campeonato_gipuzkoa_1162.jpg05-04-09_campeonato_gipuzkoa_1061.jpg

05-04-09_campeonato_gipuzkoa_0111.jpg05-04-09_campeonato_gipuzkoa_1381.jpg05-04-09_campeonato_gipuzkoa_4181.jpg05-04-09_campeonato_gipuzkoa_1521.jpg05-04-09_campeonato_gipuzkoa_1391.jpg

Bihar jokatuko da Federazio Sariko hirugarren estropada, eta Zumaiako lau batel bertan izango dira

Bihar igandea, 11:00etan, Donostian, Federazio Sariko hirugarren estropada jokatuko da, eta han izango dira Zumaiako Arraun Elkarteko lau batel: emakumezkoetan, jubenil-seniorretan bi, eta gizonezkoetan, kadeteetan, beste bi.

Lehen estropadako sailkapenak hemen daude: http://www.afedegi.com/remo/pdf/competicion/remo/20081220_195252_Copia%20de%20Federazioa%20trofeoa.xls

Bigarren estropadako sailkapenak hemen daude:  http://www.afedegi.com/remo/pdf/competicion/remo/E/200914_140537_Federazioa%20trofeoa.xls

Cabo da Cruz ez da San Miguel ariko datorren urtean

‘Berria’ egunkariak eman du albistea. Hemen dago: http://www.berria.info/paperekoa/kirola/2008-11-20/031/009/Cabo_da_Cruzek_uko_egingo_dio_San_Miguel_ligako_bere_tokiari_._Diru_faltagatik_eta_egin_beharreko_bidaia_luzeengatik_hartu_du_erabaki_hori_Galiziako_taldeak.htm

Kaixo mundua!

Ongi etorri Baleike blogak blogera. Hau zure lehenengo
mezua da. Aldatu edo ezabatu eta blogean idazten hasi!



Bad Behavior has blocked 18 access attempts in the last 7 days.