1975: Abuztuaren 5ean sortu zen Aita Mari Arraun Elkartea.1978: Lehen aldiz atera zuen trainerua, eta harrezkero, urtero-urtero ureratu duTelmo Deun.1981: Lehen bandera irabazi zuen, Regata Villa de Bilbao, patroi lanetan Joseba Aristi zela.1984: Kontxako lehen bandera irabazi zuen, patroia Klaudio Etxeberria ‘Gorria’ zela. Urte ederra izan zen, estropada denak irabazi zituztelako, bai traineruan, bai trainerilletan, bai bateletan. Denera, 30 bandera irabazi zituzten arraunlariek.Urte horretan, balentria batzuk ere egin zituzten. Batean, 24 orduan hiru estropada eta bi bandera irabazi: Zarautzen bi egunetan gailendu ziren, eta Portugaleten ere garaipena lortu zuten. Bestean, egun berean bi bandera irabazi zituzten: eguerdian, Coruñan, Teresa Herrera irabazi zuten, eta arratsaldean, Castropolen lortu zuten garaipena, errekorra hautsiz, gainera.1987: Bigarren Kontxako Bandera irabazi zuen, Edu Aristi patroi zela.2001: Kontxako estropadan hirugarren sailkatu zen Getariarekin batera atera zuten traineruan. Bizpahiru bandera irabazi zituzten urte horretan, eta baita 1. Euskadiko Sprint Txapelketa.2005: Euskal Liga irabazi eta TKEra igo zen. Denera, 10 bandera irabazi zituzten bi traineruen artean, horietako bi egun berean eta estropada berean, Pasaian.2006.- Lehen aldiz TKE Ligan aritu zen. Sailkapen nagusian 10. postua lortu zuen.2007.- San Miguel Ligako sailkapen nagusian 8. postua lortu zuen.2008.- Hirugarren aldiz jarraian, onenen ligan aritu zen, TKE San Miguel Cajamadrid Ligan, eta 8. bukatu zuen.2009.-Laugarren aldiz jarraian, onenen Ligan aritu zen, TKE San Miguel Cajamadrid Ligan, eta 10. bukatu zuen.Bestelakoak: harrobiko arraunlariek, urteak joan eta urteak etorri, makina bat bandera irabazi dituzte, bateletan eta trainerilletan. Azken urteetan, nabarmentzekoa da emakumeak egiten ari diren lana. Garaipen asko lortu dituzte, txapelketa ugari, eta aurten, lehen aldiz, trainerilla uretaratzea lortu dute.
Azken bidalketak
Azken iruzkinak
- Gipuzkoako txapeldun!-(e)tik Paki
- Zumaia bosgarren Portugaleten, oso lan ona eginda-(e)tik uane baguaxtik
- Emakumeen Kontxako Bandera bideoan baleike.com-en-(e)tik Maite
- Zumaia-Getaria hirugarren I. Kontxako Banderan-(e)tik libanix
- Zumaia-Getaria hirugarren I. Kontxako Banderan-(e)tik Halgorri
| A | A | A | O | O | L | I |
|---|---|---|---|---|---|---|
| « uzt | ||||||
| 1 | ||||||
| 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 |
| 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
| 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 |
| 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 |
| 30 | 31 | |||||
Artxiboak
- uztaila 2010
- ekaina 2010
- maiatza 2010
- apirila 2010
- martxoa 2010
- otsaila 2010
- urtarrila 2010
- azaroa 2009
- iraila 2009
- abuztua 2009
- uztaila 2009
- ekaina 2009
- maiatza 2009
- apirila 2009
- martxoa 2009
- otsaila 2009
- urtarrila 2009
- abendua 2008
- azaroa 2008
- urria 2008
- iraila 2008
- abuztua 2008
- uztaila 2008
- ekaina 2008
0 Responses to “Klubaren historia”