Archive Page 2

Helburua ondo bete izanaren poza

Bukatu ditu lanak Zumaiak San Miguel ligan, eta poza da nagusi. Datorren urtean ere onenen artean izango da Telmo Deun, eta horixe zen helburua denboraldiaren hasieran. Asteburu honetan, aurrekoan bezala, larunbatean baino lan hobea egin dute igandean: Orion baino hobeto moldatu dira Castron. Atzo, azken aurreko izan zen, eta gaur, hamargarren. Xanti Zabaletaren ustez, “atzo ez genuen ondo egin arraunean, antsietate handiarekin ibili ginen. Gaur, aldiz, estropada ona egin dugu, arraunean hobeto eginez, eta kale txarrean joan arren, lan txukuna egin dugu”.

Entrenatzaileak onartu du “tentsioa galdu” dutela, ligan jarraitzeko helburua lortu ondoren. “Gainera, prestakuntza bideratuta zegoen uztailean ahalik eta puntu gehien biltzeko, eta abuztuan maila jaistea normala izan da”.

Orain, ostegunean dauka burua, Kontxara sailkatzeko estropadan, eta “hiru entrenamenduetan ahalik eta ondoen prestatuko dugu”.Berak egindako lanaren balorazioa eskatuta, hau erantzun du: “Oso pozik nago, helburua bete dugulako. Arraunlariak ere pozik daude, eta asko betetzen nau horrek”.

Hamargarren izan da Zumaia ligan. Camargo geratu da azken aurreko, eta Orio azkena.

Atzoko sailkapena: http://www.ligasanmiguel.com/resultados/ver.php?id=eu&r=1301305929

Gaurko sailkapena: http://www.ligasanmiguel.com/resultados/ver.php?id=eu&r=1301305995

Ligako sailkapena: http://www.ligasanmiguel.com/resultados/index.php?id=eu

Traineru berria eta bandera

Zumaia Kiroljokoak bandera irabazi zuen atzo Gipuzkoako Ligan, Orion. Getaria-Tolosa faboritoari irabazteko gai izan zen, segundo pasatxoko aldearekin. Traineru berriarekin egin zuten arraun zumaiarrek, Zarauzko Arraun Elkarteak utzitakoarekin, alegia.orion-bandera-neskek1.jpgGipuzkoako Liga atzo bukatu zen, eta Zumaia Kiroljokoa bigarren izan da. Getaria-Tolosak irabazi du.orion-bandera-neskek2.jpgOrain, hurrengo erronka datorren ostiralean izango dute Joxe Enrike Manterolaren arraunlariek: Kontxara sailkatzeko estropada. Lau aurrenen artean sartu beharko dute, hurrengo bi igandeetan bandera garrantzitsuenaren lehian sartzeko.orion-bandera-neskak.jpg

Bandera ukitu eta gero… bigarren

Lan ederra egin du Zumaia Kiroljokoak Hondarribian, gaur arratsaldean, Gipuzkoako ligako azken-aurreko estropadan. Bigarren izan da, Getaria-Tolosaren atzetik, bi segundora. Oso gertu izan du bandera, ziabogan bost segundo aurretik izan delako Zumaia Kiroljokoa, baina bigarren luzean, aldea gainditu egin du denboraldiko traineru indartsuenak.

Sailkapen nagusian, bigarren segitzen du Zumaia Kiroljokoak, eta bost puntura du Getaria-Tolosa liderra.

Gaurko sailkapena:

1. GETARIA - TOLOSA              11.30,20

2. ZUMAIA                                    11.32,47

3. HONDARRIBIA                       11.40,85

4. SAN JUAN                                11.45,38

5. BIZKAIA                                   11.47,50

6. ORIO                                         12.01,39

Ligako sailkapena

1. Getaria-Tolosa       24 puntu

2. Zumaia                   19

3. San Juan                16

4. Bizkaia                    9

5. Orio                        9

6. Hondarribia          6

Atzo baino hobeto gaur, eta helburua ia lortuta

Asteburu honetan ere, handitu egin du Zumaiak azken-aurrekoari ateratzen dion aldea, eta orain, 14 puntura dauka Orio. Beste bi estropada gelditzen zaizkie azkeneko lau sailkatuei San Miguel ligako fase erregularra amaitzeko, eta handiren batek gertatu beharko luke Zumaiak ez jaisteko kanporaketa jokatzeko. Gainera, Orio gainbehera doa, eta Camargo azken saikatua puntu bakarrera jarri zaio. Hurrengo bi estropadak Orion eta Castron dira, datorren asteburuan.

Atzo eta gaur, Hondarribian eta Pasai Donibanen, Zumaia azken-aurreko izan da. Baina gaur atzo baino itxura hobea eman du. Xanti Zabaletak eman du arrazoia: “Atzo proba batzuk egin nituen etorkizunera begira, baina ez zitzaizkidan ondo atera. Gaur, gure bidera itzuli gara”. Bi egun hauetan, Camargok hartu dio aurrea Zumaiari, eta Zabaletaren ustez, “motibazio handiarekin dabil Camargo, guk baino motibazio handiagoa dauka, ez jaisteko aukera gertu ikusten duelako”. Entrenatzailearen ustez, “asteburu honetan, ia-ia lortu dugu gure helburua. Esan daiteke egina dugula, baina hau kirola da, eta bukatu arte lanean segitu behar dugu”. Denboraldi osoan sekulako lana egin eta gero, Zabaletak onartu du “taldea erlaxatuago” dagoela orain, eta horrek ere eragina izan du asteburuko emaitzetan.

Peio Eizagirre gogoan

Atzoko estropadan, Zumaiako arraunlariek xingola beltzak jantzi zituzten, hil berri den Peio Eizagirreren omenez. Klubeko arraunlaria izan zen, eta baita arraun elkarteko sortzaileetako bat ere, eta omenaldia egin nahi izan dio horrela Zumaiako Arraun Elkarteak.

Atzoko sailkapena: http://www.ligasanmiguel.com/resultados/ver.php?id=eu&r=1301305761

Gaurko sailkapena: http://www.ligasanmiguel.com/resultados/ver.php?id=eu&r=1301305840

Ligako sailkapena: http://www.ligasanmiguel.com/resultados/index.php?id=eu

Gerra txikian beste garaipen bat

Continue reading ‘Gerra txikian beste garaipen bat’

Hirugarren Zumaia Kiroljokoa Euskotren ligan

Hirugarren izan da Zumaia Kiroljokoa Euskotren ligan. Atzo eta gaur, Zarautzen, postu horretan bukatu du. Getaria-Tolosa izan da garailea, Galizia bigarren, eta laugarren San Juanek egin du. Atzoko hurrenkera berean heldu dira traineruak gaur ere.

Zumaiarrak baino hobeak izan dira lehen biak, eta aukerarik ez dute eduki liga irabazteko borrokan sartzeko. Hala ere, ligan eginiko lana ona izan da, kontuan izanda, taldea berandu osatu dutela. Bandera bat ere irabazi du Zumaia Kiroljokoak aurtengo ligan.

Hemen dago Euskotren ligako finaleko sailkapena, atzoko eta gaurko denborak kontuan hartuta: http://www.ligasanmiguel.com/femenina/resultados/index.php?id=eu

Bandera Zumaia Kiroljokoak

Zumaia Kiroljokoak bandera irabazi du gaur eguerdian Getarian. Gipuzkoako ligako laugarren estropada izan da, eta erraz nagusitu dira zumaiarrak: Oriori 28 segundo atera dizkiote, eta Hondarribiari 30. Ez da beste parte-hartzailerik izan, Getaria-Tolosa eta San Juan Espainiako Federazio sarian izan direlako gaur bertan, eta Bizkaiak ere ez du parte hartu.

Sailkapen nagusian, Zumaia Kiroljokoa bigarren da, Getaria-Tolosa aurrenetik puntu batera.

Gaurko denborak
1. Zumaia 11.06,53
2. Orio 11.34,62
3. Hondarribia 11.36,89

Galizia hobea izan da gaur

Euskotren ligan ere Zumaian jokatu dute estropada gaur, eta Galiziak irabazi du, Zumaiaren eta Orioren aurretik. A multzoko estropada izan da, eta gaurko sailkapenaren hurrenkera berarekin bukatu dute ligako lehen fase hau. Orain, Zarauzko bi estropadetan (abuztuaren 13an eta 14an).  erabakiko da zein den ligako garailea. Bi multzoetako lehen bi sailkatuek izango dute aukera liga irabazteko: Galiziak, Zumaiak, Getaria-Tolosak eta San Juanek.

Gaurko denborak: http://www.ligasanmiguel.com/femenina/resultados/ver.php?id=eu&r=1305898033

Ligako sailkapena: http://www.ligasanmiguel.com/femenina/resultados/index.php?id=eu

Egun handia eta polita

Ezin hobea izan da gaurko estropada Zumaiarentzat. Txanda irabazi du herriko estropadan, eta zortzigarren sailkatu da. Gainera, San Miguel ligako sailkapen nagusian, handitu egin du azken biei ateratzen zien aldea. Orain, Camargo azkenari 18 puntu ateratzen dizkio, ta Orio azkenaurrekoari 9. Gaur, urrats handia egin du Telmo Deunek datorren urtean ere ligan segitzeko.

Estropada Urdaibaik irabazi du, eta ligako buruan Kaiku da.

Gaurko denborak: http://www.ligasanmiguel.com/resultados/ver.php?id=eu&r=1301305538

Ligako sailkapena: http://www.ligasanmiguel.com/resultados/index.php?id=eu

Xanti Zabaleta oso pozik dago asteburuko lanarekin: “Lan ederra egin dugu bi egunetan. Atzo, pena izan zen bigarren ziabogan denbora galtzea, baina gaur, atzo galdu genituen puntuak berreskuratu ditugu. Sekulako estropada egin dute gaur arraunlariek, eta zorionak eman behar zaizkie. Etxean bertan txanda irabaztea oso polita da, eta dena atera da ondo. Mikel Olasagasti arraunlariari omenaldia egin diote taldekideek, min hartuta ez duelako estropadarik korrituko aurten, eta oso polita izan da; oso giro ona dago taldean. Gaurko lanari dagokionez, Urdaibai garaileak 21 segundo bakarrik ateratzeak esan nahi du zer estropada handia egin dugun. Aurreko asteburuetan ez dugu emaitza onik lortu ahal izan, baina lanean ondo aritu gara, eta gaur azaldu da lan horren emaitza. San Pedrok ziaboga txarra eman izan ez balu, uste dut oso berdinduta egongo zela txandako lehia. Sailkapen nagusiari dagokionez, pauso handia eman dugu salbazioa lortzeko, baina oraindik lana egin beharko da”.

Seigarren eta laugarren

Zumaia seigarren eta laugarren izan da gaur, Euskadiko Txapelketan, Lekeition. Gizonezkoak seigarren, emakumezkoak laugarren. Bermeok irabazi du batean, Getaria-Tolosak bestean.

Xanti Zabaletak honela aztertu bere arraunlarien lana: “Estropada txarra egin dugu. Brankaz ondo samar joan gara, baina poparean ez gara batere etorri. Teknikoki ez dugu asmatu. Arazoa identifikatu, eta zuzendu egin beharko dugu”.

Hemen denborak: http://estropa.net/berriak/archive/2011/07/25/urdaibai-euskadiko-txapeldun?utm_term=estropadak&utm_content=arrauna&utm_source=estropanet&utm_medium=facebook

« Previous PageNext Page »



Bad Behavior has blocked 18 access attempts in the last 7 days.