Beste askotan bezala, larunbatean ere taldekoak goizean goiz elkartu eta haitzetara joan ginen, Algorritik Baratzazarraurre artean dagoen harrizko zabalgune ederra bisdsc_6742.JPGitatzera. Itsasertzera hurbiltzea eta bertako paisai ederraz gozatzea gure gustuko planak badira, bai, baina, beste behin ere, eguneko zeregina oso bestelakoa genuen. Oraingo honetan, putzu eta arroketan erromako zubiaren koloreen bila ibili ginen goiz guztia eta, ikusi nahi ez bagenitu ere, Pikoteazpitik aurrera erruz ikusi genituen Motxo itsasontzitik ihesitako gasolio orbainak.

Eta beste askotan bezala, lan hori egiten gu bakarrik egon ginen, ez baikenuen ikusi, ez Jaurlaritzako teknikorik, ez Aldundikorik, ezta ministeriokorik.

Prestige petrolio-ontzia hondoratu zenetik zortzi urte betetzen diren egun hauetan, garai hartako irudi eta pentsamendu berberak pasa zaizkigu buruetatik; istripua itsasoan, kutsadura kontrolik gabe zabaltzen, inpotentzia sentimendua eta,… larrialdia egoki kudeatzeko ardura dutenen axolagabekeria. Hala, azken egun hauetan gertatutakoak eta ikusitakoak sortu dizkiguten zalantza, kezka eta airean gelditu diren galderak konpartitzeko beharra sentitzen dugu.

Hasteko, eta itxaropenik ez badugu ere, ditxosozko barkua non zegoen, zertan ari zen eta gertatutako guztia lehenbailehen argitu behar dela exijitu nahi dugu. Komunikabideetan zabaldu den bertsioak zulo asko ditu eta oso susmagarria dela iruditzen zaigu.

Gure iritziz, kasu honetan barkua barruan egon edo ez, eta arrantzan egon ala ez, hori ez da garrantzitsuena. Azken finean, zenbait herritarrek egunero nabaritzen duten errealitate baten icebergaren tontorra besterik ez da, eta jakin badakigu aste osoan arraia kostaldetatik oso gertu ibili dela -baita Algorriko putzuetan ere- eta honen atzetik ur-gaineko faktoriak itsas bazterrak argitzen ibili direla.

Biotopoaren araudia erredaktatzeko garaian arrantza kudeatzeko plan baten beharra ukatu ziguten eta gertatutakoak guztiz beharrezkoa dela agerian utzi du. Orain ere, gune honen NBAP-aren gabeziak azaleratu eta eskaera berbera egiteko beharrean gaude eta hainbat eragilek babestu duten Ondarroako Agiria gurea egin nahi dugu berriz ere. Agiri honen arabera, hamabi milatan arrantza artisanala bakarrik onartu beharko litzateke, baxurakoa erregulatu eta arrastea zeharo baztertu.

Bestalde, erantzukizun osoa barkuarena dela gogoratu behar dugu. Kroskoa hortik kentzeko lanak eta istripuak ingurumenaren gain eragin ditzaken kalteak beregain hartu beharko lituzke enpresak. Gainera, duela 8 urte hidrokarburo-isurketa izugarria jasan zuen gune bat dela kontutan izanda, eraginak aztertzeko jarraipen lanak egin beharko lirateke. Hauek ere istripua sortu duenaren kontura, jakina. Isun administratiboa ezartzeko frogarik baldin badago, lortutako dirua biotopoaren mantenurako edo ekipamenduetarako erabili beharko litzateke.

Erreskate arduradunen hasierako diagnostikoa egokia bazirudien ere, gasolioa ateratzea ez da lehentasuna izan eta bai, berriz, barkua osorik ateratzea. Aseguru-etxearen irizpideek interes publikoak baino pisu handiagoa izan dute eta bi egun hauetan gasolioa ateratzeko eta kroskoa askatzeko erabili diren baliabideak zuhurrak izan direla iruditzen zaigu. Airez, itsasoz zein lurrez egiteko zeuden aukera guztiak aztertu dituztela diote baina, lanak izan dezaken zailtasuna onartuta, zerbait gehiago egin zitekeela dirudi. Izan ere, bertara joateko bidea, txarra, baina badago, itsasontzia labarretik hurbil zegoen eta moto-bonba batek lehorretik lana egiteko aukera ere bazuen.

Testuinguru honetan, Itsas Salbamendu erakundeak eman duen informazioa salagarria dela iruditzen zaigu, azken bi egunetan inork ez baitu ikusi igarritako dispositiboa. Ez Helimer 212 helikopteroa, ez Salvamar Orion itsasontzia, ezta urrutitik etorritako buzoak ere. Bai, ordea, mahoizko lan-arroparekin eta, hotzez biraoka, gerriraino uretan sartuta eta inolako babes neurririk gabe kroskoan gora eta behera ibili diren langileak.

Itsasontzia askatzeko hain zehaztuta zegoen plana bestelakoa bazen ere, guztiz beharrezkoa zen itsasgora baino ordu eta erdi lehenago tiratzea, beldurgabekeri barkaezina izateaz gain, erreskatea nolako arintasunarekin eraman duten adierazlea ere bada. Egoera “kontrolpean” egon arren, tiratzeko maniobra hasi zenean isurketa gelditzeko barrerak zituen erreskate-ontzia Zumaiako portuan zegoen,… eta B planik ez zegoen. Hau dela eta, etorkizunera begira eta gunearen balioa aintzat hartuta, larrialdietarako protokolo bat ere beharrezkoa dela uste dugu.

Ordezko planik ezean, B diskurtsoa azkar asko atera dute patrikatik. Isurketa gertatu eta gero gasolioak eragin ditzaken kalteei garrantzia kentzea lotsagarria dela iruditzen zaigu, are eta gehiago aurreko egunetan alarma izugarria sortu ondoren egiten bada. Erreskate arduradunen sinesgarritasuna hutsaren parean gelditu da eta itsasoa edozer irensteko kloaka balitz moduan tratatu dutela uste dugu.

Bukatzeko, hain gertu bizi dugun gertaera honetan, estatuko nahiz EAEko ordezkarien papera penagarria izan da eta hobe lukete poltrona utzi eta ezerezaren herrian galtzea.

Naturgaiak, Zientzia eta Ingurumenari buruzko materialak eta proiektuak sortzen eta bideratzen dituen enpresa batek, Zumaiako itsaslabarrak hobeto ezagutzeko material didaktikoa  jarri du  on-line. 

Ikasmateriala DBHko ikasleei zuzendua dago eta animazioak ikusi eta jarduerak eginez, labarretako ezaugarriei erreparatu eta alderdi geomorfologiko, ekologiko eta geologikoak aztertzea du helburu. Materiala lantzeko gida didaktikoa ere badu eta “Deba-Zumaiako itsaslabarrak. Harrizko liburua” du izenburua.

Materiala ikusteko honako helbidera jo dezakezue: http://www.naturgaia.net/eima/deba-zumaia/

Iruzkinekin batera irudiak ezin dira bidali beraz, hona hemen Talaimendik egindako galderari erantzuteko Amonitek bidali dizkigun azalpenak (zabaltzeko, sakatu irudia):

costas.jpg ”Talaimendi-ri: Itsasertzaren Legeak ezarri zuen zonifikazioaren irudiaz baliatuko naiz nire kezkak azaltzeko:

Irudian erreparatuz gero, nik planteatzen nuena ulertzeko bi muga dira garrantzitsuak. Izan ere, Biotopoaren auzian Estatuak erreklamatzen duena “BMVE” (ezagutzen den itsasbeheraren muga baxuena) izeneko marratik itsas aldera dagoen eremua bada, egun erreserbetan dauden marearteko plataformak oraindik ere babestuta jarraituko lukete.

“Limite interior de la ribera del mar” izeneko marra baldin bada, berriz, marearteko guneek babesa galduko dute.”

Eusko Jaurlaritzari Biotopoaren auziaren inguruan informazioa eskatu ondoren, zerbait gehiago argitzeko moduan gaudela uste dugu. Hau dela eta, hona hemen, laburbilduta, Estatuak aurkeztu duen kexaren muina.

Hasteko, Ministerioaren jarrera ulertzeko bi lege hartu behar dira kontutan. Alde batetik, Itsasertzaren Legea (1988. urtekoa eta 1995. urtean egindako aldaketak) eta, bestetik, Ondare Naturala eta Biodibertsitatearen Legea (2007. urtekoa), hain zuzen ere.

Itsasertzaren Legeak barruko uren antolamendua nori dagokion ondo argitzen du, eta honen arabera, antolamendu hori egiteko eskumena duena Estatua dela esan daiteke. Txapa hori itzultzeko gogorik ez dugula ulertuko duzuelakoan, horrela esaten du 114. artikuluak:

“Las Comunidades Autónomas ejercerán las competencias que, en las materias de ordenación territorial y del litoral, urbanismo, vertidos al mar y demás relacionadas con el ámbito de la presente Ley atribuidas en virtud de sus respectivos Estatutos.

La competencia autonómica sobre ordenación territorial y del litoral, a la que se refiere el párrafo anterior, alcanzará exclusivamente el ámbito terrestre del dominio público marítimo-terrestre, sin comprender el mar territorial y las aguas interiores.”

Hala ere, arestian aipatu dugun beste Legeak ñabardura batzuk sartu zituen puntu honetan eta, harrezkero, salbuespenak ere badaude. Izan ere, itsas eremua antolatu nahi duen Autonomia Erkidegoak itsasoko eta lehorreko ekosistemen lotura egiaztatzen badu, barruko urak antolatzeko ahalmena izan dezake. Eta hau ere itzuli gabe, beste pegote bat:

Artículo 36. Declaración y gestión de los Espacios Naturales Protegidos.

1. Corresponde a las Comunidades autónomas la declaración y la determinación de la fórmula de gestión de los espacios naturales protegidos en su ámbito territorial y en las aguas marinas cuando, para estas últimas, en cada caso exista continuidad ecológica del ecosistema marino con el espacio natural terrestre objeto de protección, avalada por la mejor evidencia científica existente.

Orain arte, eta Biotopoaren ezeztapena eskatu baino lehen, Estatuak administrazioarekiko auzi-prozesua ireki baino lehen aurkezten ohi den idatzia igorri dio Jaurlaritzari eta zenbait gai argitzeko azalpenak eskatu dizkio. Estatuaren postulatuak defendatzeko, idatzi horretan auzi honen inguruan dagoen jurisprudentzia aipatzen da eta, honen arabera, itsasoko eremuak lehorreko eremuarekin dituen lotura ekologikoak argitzeko eskatzen dio.

Ministerioaren arabera, lotura horiek ez dira justifikatu eta, horrela bada, Autonomia Erkidegoak barruko urak antolatzeko ahalmenik ez du.

Beraz, Olentzerok ekarri zigun ezusteko ikatza hain beltza ez dela izango uste dugu. Ez behintzat, oraingo honetan Jaurlaritzak dagozkion egin beharrak ondo eta garaiz betetzen baditu. Izan ere, bi eremu horiek duten lotura frogatzea ez luke oso zaila izan beharko, besteak beste, estruktura geologikoan, marearteko ekosistemetan edo itsasertzaren kate trofikoetan erreparatu ezkero.

Bukatzeko, eta egun hauetan komunikabide batzuk kontrakoa argitaratu badute ere, idatzian ez da besterik eskatzen.

Atzoko berriarekin jarraituz, Biotopoaren aurkako errekurtsoaren arrazoia zein den argitu dugu. Konpetentzia-auzia omen da eta Biotopoaren itsas sektorearekin zerikusia dauka. Izan ere, eta Madrilgo Ingurumen Ministerioaren arabera, Eusko Jaurlaritza ez omen da konpetente itsas zati hori antolatzeko eta konpetentzia hori berari dagokiola aldarrikatzen du. Hau dela eta, itsasaldea Biotopotik ateratzeko eskatu du.

Beraz, errekurtsoak aurrera egiten badu Eusko Jaurlaritzak markatu zituen bi erreserbak desagertuko litzateke. Baita gune horiek kudeatzeko ezarritako araudiak ere. Gainera, jurisprudentzia kontutan hartuta Estatuak arrazoia duelakoan gaude.

Konpetentzia edo inkonpetentzia? Hor dago koska.

Gaur jakin dugunez, Biotopoaren Natura Baliabideak Antolatzeko Plana errekurritu du Estatuko Administrazio Orokorrak. Hala ere, informazio asko ez dugu oraindik eta errekurtsoaren funtsa zein den ere ez dago garbi.

Interesatuak auzian aurkezteko eta agertzeko epea irekita omen dago eta bere garaian bilera informatiboetan parte hartu zuten eragileek honen berri jasotzen ari dira.

Next Page »

Bad Behavior has blocked 2 access attempts in the last 7 days.