Ost 2 uzt 2009
Santiagoko hondartzan eta Itzurungo labarretan landare inbaditzaileak kentzeko deialdia
Posted by zumaiakonaturtaldea under DeialdiakAzken urteotan hasitako lanarekin jarraituz, Zumaiako hondartzen inguruan dauden zenbait landare inbaditzaile kentzeko deialdia egin nahi dugu. Hori dela eta, uztailak 11ean, Santiagon eta Itzurunen dauden katu-azazkalak auzolanean kentzeko laguntza eskatu nahi diegu herritarrei.
Landare hau Hegoafrikatik ekarri zuten lorategiak apaintzeko eta lehorteak eta gazitasuna oso ondo jasaten dituenez, ondo egokitu da dunetan eta itsaslabarretan. Gainera, edozein zurtoinek sor ditzake sustraiak, beraz, oso erraz zabaltzen den landarea da. Katu-azazkalak eratzen dituen tapizak oso azkar hedatzen dira eta bertako landaredia ito egiten da.
Zumaian katu-azazkala (Carpobrotus sp.) oso hedatuta ez badago ere, orban batzuk lokalizatuta ditugu herrian eta gehiago zabaldu baino lehen kendu behar direla uste dugu.
Landare inbaditzaileri buruzko informazio gehiago nahi duena, horiei aurre egiteko zer egin daitekeen jakin mina duena eta lanerako prest dagoena, gonbidatuta dago. Goizeko 10,00etan geratuta gaude, Turismo bulegoaren aurrean.
Kontaktua: 680363920
zumaiakonaturtaldea@gmail.com