Ask 30 abe 2009
Atzoko berriarekin jarraituz, Biotopoaren aurkako errekurtsoaren arrazoia zein den argitu dugu. Konpetentzia-auzia omen da eta Biotopoaren itsas sektorearekin zerikusia dauka. Izan ere, eta Madrilgo Ingurumen Ministerioaren arabera, Eusko Jaurlaritza ez omen da konpetente itsas zati hori antolatzeko eta konpetentzia hori berari dagokiola aldarrikatzen du. Hau dela eta, itsasaldea Biotopotik ateratzeko eskatu du.
Beraz, errekurtsoak aurrera egiten badu Eusko Jaurlaritzak markatu zituen bi erreserbak desagertuko litzateke. Baita gune horiek kudeatzeko ezarritako araudiak ere. Gainera, jurisprudentzia kontutan hartuta Estatuak arrazoia duelakoan gaude.
Konpetentzia edo inkonpetentzia? Hor dago koska.
urtarrila 5th, 2010 at 2:48
Lotura interesgarria, hemen:
http://www.nasdap.ejgv.euskadi.net/r50-3812/es/contenidos/informacion/lic_recreo_periodo/es_10845/lic_recreo_periodo.html
Hau esaten da bertan:
Aguas interiores (competencia exclusiva de la CAE): son aquéllas que están en el interior de las líneas de base, las cuáles se obtienen trazando las líneas imaginarias que unen puntos de la costa. Las de base del litoral vasco son las siguientes: desde Cabo Higuer hasta la isla de San Antón en Getaria, desde la isla de San Antón hasta el Cabo Matxitxako, desde el Cabo Matxitxako hasta el Cabo Villano a la punta del pescador hasta la línea limítrofe que separa las aguas interiores de Cantabria con las de la CAE.
Aguas exteriores (competencia del Estado): son aquellas que van desde estas líneas de base hasta las 12 millas, tomadas éstas paralelas a las líneas de base. En estas aguas, el Servicio de Inspección Pesquera del Departamento de Agricultura, Pesca y Alimentación del Gobierno Vasco puede realizar tareas de vigilancia y levantamiento de actas de denuncia cuya tramitación posterior es de competencia del Ministerio de Agricultura, Pesca y Alimentación.
Eskumen-banaketa horrek, dena dela, kirol-arrantzarako baino ez omen du balio.
urtarrila 5th, 2010 at 3:42
Baina Biotopoa ez da sartzen kanpoko uretan. Itsas zatia eta bere barruan dauden erreserbak barruko uretan daude.
Galizian horrelako erreserbak izendatzeko eskubidea du Xuntak, eta hori autonomia estatutuan jasota dago. Katalunian legez babestu dituzte erreserba batzuk.
Eta EAEko estatutuan?
urtarrila 5th, 2010 at 4:16
Gaur Noticias de Gipuzkoa egunkariak argitaratzen duenaren arabera, eta itsas sektoreari dagokionez, Estatuak itsas-lehorreko jabari publikoaren lehorreko eremua antolatzeko eskatu zuen, eta ez besterik. Hau da, mareen muga baxutatik gora; marea bizietako itsasbehera maximotatik lehor aldera, hain zuen ere.
Hau ikusita, bi erreserbek zati bat dute marra horretatik gora (marerateko guneak) eta beste zati bat barruko uretan daude bete-betean. Azken hauek izango litzateke auzia piztu dutenak.
Hau horrela izango balitz, izendatutako bi erreserben marearteko guneak biotopoaren barruan geldituko litzateke eta, beraz, oraindik ere babestuta.
urtarrila 12th, 2010 at 5:13
Amonite, ez dut oso ondo ulertu diozuna. Ba al duzu mapatxo batean adierazterik, mesedez?
Eskerrik asko,