Ast 11 mai 2010
Zumaiako itsaslabarrei buruzko ikasmateriala argitaratu du Naturgaiak
Posted by zumaiakonaturtaldea under BerriakNaturgaiak, Zientzia eta Ingurumenari buruzko materialak eta proiektuak sortzen eta bideratzen dituen enpresa batek, Zumaiako itsaslabarrak hobeto ezagutzeko material didaktikoa jarri du on-line.
Ikasmateriala DBHko ikasleei zuzendua dago eta animazioak ikusi eta jarduerak eginez, labarretako ezaugarriei erreparatu eta alderdi geomorfologiko, ekologiko eta geologikoak aztertzea du helburu. Materiala lantzeko gida didaktikoa ere badu eta “Deba-Zumaiako itsaslabarrak. Harrizko liburua” du izenburua.
Materiala ikusteko honako helbidera jo dezakezue: http://www.naturgaia.net/eima/deba-zumaia/