Deialdiak


Azken urteotan hasitako lanarekin jarraituz, Zumaiako hondartzen inguruan dauden zenbait landare inbaditzaile kentzeko deialdia egin nahi dugu. Hori dela eta, uztailak 11ean, Santiagon eta Itzurunen dauden katu-azazkalak auzolanean kentzeko laguntza eskatu nahi diegu herritarrei.

Landare hau Hegoafrikatik ekarri zuten lorategiak apaintzeko eta lehorteak eta gazitasuna oso ondo jasaten dituenez, ondo egokitu da dunetan eta itsaslabarretan. Gainera, edozein zurtoinek sor ditzake sustraiak, beraz, oso erraz zabaltzen den landarea da. Katu-azazkalak eratzen dituen tapizak oso azkar hedatzen dira eta bertako landaredia ito egiten da.

Zumaian katu-azazkala (Carpobrotus sp.) oso hedatuta ez badago ere, orban batzuk lokalizatuta ditugu herrian eta gehiago zabaldu baino lehen kendu behar direla uste dugu.

Landare inbaditzaileri buruzko informazio gehiago nahi duena, horiei aurre egiteko zer egin daitekeen jakin mina duena eta lanerako prest dagoena, gonbidatuta dago. Goizeko 10,00etan geratuta gaude, Turismo bulegoaren aurrean.

Kontaktua:  680363920
zumaiakonaturtaldea@gmail.com

Dagoeneko, Urduñara joateko irteeraren zerrendak irekita daude Turismo Bulegoan. Gogora ezazue:

  • Asteburu osorako irteera da: maiatzak 22an irten eta 24an bueltatu.
  • Irteera autobusez egingo dugu eta Urduñako aterpetxean hartuko dugu ostatu.
  • Irteera: Txomin Agirre Kaian dagoen autobus geltokian, 20,00etan.
  • Prezioak (Autobusa, janaria eta lo egiteko lekua barne)

Helduak 35 €
Ikasleak, haurrak eta langabetuak 30 €.

  • Eraman beharrekoa: ostiraleko afaria, kantinplora, lozakua eta mendian ibiltzeko oinetako egokiak.
  • Izena emateko azken eguna: maiatzak 18.

Azken urteotan egin dugun legez, oraingo honetan ere asteburu osoko irteera antolatu nahian gabiltza. Aurten Urduña eta Gorobel mendikatea (Sierra Salvada) ezagutzera joan nahi dugu maiatzaren 22tik-24ra. Bidaia autobusez egiteko asmoa dugu eta Urduñako Aterpetxean 30 lagunentzako hartu dugu ostatu.

Zumaiako Udalaren laguntza dugunez, jarduera honetan parte hartzeko helduek 35 € ordaindu behar dute eta ikasleek, haurrek eta langabetuek, berriz, 30 €.

Hurrengo egunetan zehaztasun gehiago emango ditugu blog honetan eta komunikabideetan. Beraz, adi egon eta animatu zaitezte, plazak mugatuta daude eta.

Bitartean, gurekin harremanetan jartzeko e-maila gogoratu nahi dizuegu: zumaiakonaturtaldea@gmail.com

Eguraldi txarra egingo zuelakoan, hil honen hasieran Salburuako eta Garaioko hezeguneak ezagutzeko irteera bertan behera utzi genuen. Bada, bisita egiteko hitzordu berria dugu otsailak 28an. Egun osorako irteera izango da eta nahi duen guztia etor daiteke.

Irteera ordua eta bestelakoak zehazteko daude baina, interesa izan ezkero hona hemen gure kontaktua: zumaiakonaturtaldea@gmail.com. Irteera antolatu ahal izateko utziguzu zure izena (eta inporta ez bazaizu, zure telefono zenbakia)

Informazio gehiago jasotzeko, klika ezazu ondoko estekan, : Salburuari buruzko liburuxka (Gasteizko Ingurugiro Gaietarako Ikastegia-CEA)

Komunikabideetan esan dutenez, Deba eta Zumaia arteko Biotopoa behin betiko onartu du Eusko Jaurlaritzak. Honen web gunean ez dugu ezer topatu, ezta aldizkari ofizialean ere, baina bihar aurkezpena egiteko prentsaurreko batera deitu omen du Jaurlaritzak. Zelai Hotelean izango da, goizeko 11,30etan.

Bad Behavior has blocked 2 access attempts in the last 7 days.