Sailkatugabeak


Iruzkinekin batera irudiak ezin dira bidali beraz, hona hemen Talaimendik egindako galderari erantzuteko Amonitek bidali dizkigun azalpenak (zabaltzeko, sakatu irudia):

costas.jpg ”Talaimendi-ri: Itsasertzaren Legeak ezarri zuen zonifikazioaren irudiaz baliatuko naiz nire kezkak azaltzeko:

Irudian erreparatuz gero, nik planteatzen nuena ulertzeko bi muga dira garrantzitsuak. Izan ere, Biotopoaren auzian Estatuak erreklamatzen duena “BMVE” (ezagutzen den itsasbeheraren muga baxuena) izeneko marratik itsas aldera dagoen eremua bada, egun erreserbetan dauden marearteko plataformak oraindik ere babestuta jarraituko lukete.

“Limite interior de la ribera del mar” izeneko marra baldin bada, berriz, marearteko guneek babesa galduko dute.”

Eusko Jaurlaritzari Biotopoaren auziaren inguruan informazioa eskatu ondoren, zerbait gehiago argitzeko moduan gaudela uste dugu. Hau dela eta, hona hemen, laburbilduta, Estatuak aurkeztu duen kexaren muina.

Hasteko, Ministerioaren jarrera ulertzeko bi lege hartu behar dira kontutan. Alde batetik, Itsasertzaren Legea (1988. urtekoa eta 1995. urtean egindako aldaketak) eta, bestetik, Ondare Naturala eta Biodibertsitatearen Legea (2007. urtekoa), hain zuzen ere.

Itsasertzaren Legeak barruko uren antolamendua nori dagokion ondo argitzen du, eta honen arabera, antolamendu hori egiteko eskumena duena Estatua dela esan daiteke. Txapa hori itzultzeko gogorik ez dugula ulertuko duzuelakoan, horrela esaten du 114. artikuluak:

“Las Comunidades Autónomas ejercerán las competencias que, en las materias de ordenación territorial y del litoral, urbanismo, vertidos al mar y demás relacionadas con el ámbito de la presente Ley atribuidas en virtud de sus respectivos Estatutos.

La competencia autonómica sobre ordenación territorial y del litoral, a la que se refiere el párrafo anterior, alcanzará exclusivamente el ámbito terrestre del dominio público marítimo-terrestre, sin comprender el mar territorial y las aguas interiores.”

Hala ere, arestian aipatu dugun beste Legeak ñabardura batzuk sartu zituen puntu honetan eta, harrezkero, salbuespenak ere badaude. Izan ere, itsas eremua antolatu nahi duen Autonomia Erkidegoak itsasoko eta lehorreko ekosistemen lotura egiaztatzen badu, barruko urak antolatzeko ahalmena izan dezake. Eta hau ere itzuli gabe, beste pegote bat:

Artículo 36. Declaración y gestión de los Espacios Naturales Protegidos.

1. Corresponde a las Comunidades autónomas la declaración y la determinación de la fórmula de gestión de los espacios naturales protegidos en su ámbito territorial y en las aguas marinas cuando, para estas últimas, en cada caso exista continuidad ecológica del ecosistema marino con el espacio natural terrestre objeto de protección, avalada por la mejor evidencia científica existente.

Orain arte, eta Biotopoaren ezeztapena eskatu baino lehen, Estatuak administrazioarekiko auzi-prozesua ireki baino lehen aurkezten ohi den idatzia igorri dio Jaurlaritzari eta zenbait gai argitzeko azalpenak eskatu dizkio. Estatuaren postulatuak defendatzeko, idatzi horretan auzi honen inguruan dagoen jurisprudentzia aipatzen da eta, honen arabera, itsasoko eremuak lehorreko eremuarekin dituen lotura ekologikoak argitzeko eskatzen dio.

Ministerioaren arabera, lotura horiek ez dira justifikatu eta, horrela bada, Autonomia Erkidegoak barruko urak antolatzeko ahalmenik ez du.

Beraz, Olentzerok ekarri zigun ezusteko ikatza hain beltza ez dela izango uste dugu. Ez behintzat, oraingo honetan Jaurlaritzak dagozkion egin beharrak ondo eta garaiz betetzen baditu. Izan ere, bi eremu horiek duten lotura frogatzea ez luke oso zaila izan beharko, besteak beste, estruktura geologikoan, marearteko ekosistemetan edo itsasertzaren kate trofikoetan erreparatu ezkero.

Bukatzeko, eta egun hauetan komunikabide batzuk kontrakoa argitaratu badute ere, idatzian ez da besterik eskatzen.

Pasa den larunbatean goiz osoa eman genuen Santixon zeuden katu-azazkalak kentzen. Guk uste genuen baino zabalduagoa zegoen eta, naiz eta 9 lagun bildu, eguerdiko 13,3oetan bukatu genuen lana. Eguzki galdatan argazki batzuk atera genituen.

 dsc029531.jpg

p71101171.jpg 

p71101381.jpg

 p71101411.jpg

Azkenean bai, eguraldia lagun, Arabako Salburua eta Mendixur hezeguneak ezagutzeko irteera egin genuen pasa den larunbatean. Txoriak ikustera joan ginen eta, bai ikusi ere! 42 espezie!

ba1.jpg

Hona hemen  ikusitako hegaztien zerrenda eta, apaintzeko edo, argazki batzuk

Murgil eta txilinportak

Txilinporta txikia
Murgil handia

ba3.jpg

Ubarroiak

Ubarroi handia

Zikoinak eta lertxunak

Amiamokoa zuria, Lertxuntxo txikia eta Lertxun hauskara

Antzarak, ahateak eta murgilariak

Antzara hankagorrizta, Ahate txistularia, Ipar ahatea, Zertzeta arrunta, Basahatea, Ahate buztanluzea, Ahate mokozabala, Murgilari arrunta eta Murgilari mottoduna.

Harrapariak

Miru gorria, Zingira mirotza, Zapelatz arrunta eta Belatz gorria.

Rallidoak

Uroiloa
Kopetazuri arrunta

ba.jpg

Kaioak

Antxeta mokogorria eta Kaio hankahoria

Okilak

Okil berdea

Txori txikiak

Buztanikara zuria, Txantxangorria, Kaskabeltza, Txepetxa, Zozoa, Birigarro arrunta, Errekatxindorra, Txio arrunta, Txonta arrunta, Txoka, Araba zozo pikarta, Araba zozo beltza, Karnaba, Etxe txolarrea eta Hesi berdantza.

Korbidoak

Mika eta Belabeltza

Usoak

Pagausoa

ba4.jpg

Pixkanaka pixkanaka ari gara blog-a osatzen eta oraingo honetan taldearen jarduerari buruzko orrialdea bete dugu. Bisita ezazu goialdean dagoen “Ezagutu taldea” izenburua duen lehioa eta 2008. urtean zehar egin dugunari buruzko informazioa topatuko duzu.

Hau Zumaiako Natur Taldearen blog berria da. Hemendik aurrera euskarri hau erabiliko dugu gure lanak, deialdiak, iritziak eta salaketak zabaltzeko.

Bad Behavior has blocked 2 access attempts in the last 7 days.