Web gune honetan, Zumaiako Natur Taldearen jarduerari buruzko informazioa aurki daiteke. Gurekin harremanetan jartzeko aukera dago zumaiakonaturtaldea@gmail.com helbidea erabiliz. Bestela, astelehenero biltzen gara Alondegian. Gaueko 9,00etan izaten dugu zita.
2008. urtean zehar zer egin dugun ezagutu nahi baduzu, jarrai ezazu argazkien arrastoa,…
Euskal Herriko eta Kantauri aldeko beste talde batzuekin batera, hegaztien kontaketetan parte hartu dugu.
Herriko txoko guztietan zehar, txorientzako habiak jartzen ibili gara eta laguntzaile on eta asko izan ditugu.
Santixon eta Forondan dauden landare inbaditzaileak kentzen izerdi pixka bat bota dugu.
Eta egon da bizitzaren sekretuei buruz hitz egiteko aukera.
TXINPARTAkoekin batera kaleko zuhaitzei izena jarri genien.
Karrantza ezagutzeko autobusa antolatu nahian ibili ginen eta bi eguneko txangoa prestatzeko irteera bat egin genuen. Azkenean autobusa ez zen bete eta beste baterako utzi behar izan genuen asteburu-pasa. Hurrengoan ez ezazu aukera galdu, merezi du eta.
Hegaztien eguna zela eta, Bedua aldera joan ginen txoriak ikustera eta atera genion, bai, arratsaldeari probetxua. Arrano arrantzalea ikusteko aukera paregabea izan genuen.
Bistari xelebreak izan ditugu herrian eta haiei laguntzen ibili gara.
Perretxiko astea antolatzeak lan handia suposatzen du: irteerak prestatu eta egin behar dira,…
…, hitzaldiak emateko adituak ekarri behar dira,…
,… eta perretxikoak jan eta gero, nork egingo du harraskakoa?
Aralarreko bihotzeraino ere heldu gara.
Taldearen 20. urteurrena ospatu behar genuela eta, Bizkaiko Burdin-Mendietara joan ginen. Eguraldi kaxkarra izan genuen eta goizeko plana aldatu behar izan genuen. Orduan, Getxoko akuariumera joan eta La Arboledako kaleetan zehar ibili ginen pasieran, bertako kuriositateak eta ohiturak ezagutuz.
Arratsaldeko plana ez genuen aldatu eta babarrun-jan ederra egin ondoren, bazkalondoa luzatu egin zitzaigun,…


