Euskara

Herri Urratsera joateko autobusa antolatu du Inpernupek

2013-05-03
Nork

Maiatzaren 12an, Senpereko lakuan egingo den Iparraldeko ikastolen aldeko festara joateko autobusa antolatu du Inpernupe elkarteak. Autobusa goizeko 9:00etan aterako da zine paretik eta 19:00ak aldera egingo du itzulerako bidaia. Izenak Inpernupen, Metron edo Ilargin eman daitezke. Helduentzako prezioa 15 euro izango da eta haur eta langabeentzako 10 euro. Autobusa ateratzeko gutxienez 25 lagunek eman [...]

Gehiago irakurri »

Bidalita Euskara, Nabarmenak | 2 Iruzkinak »

AEKren esker oharra

2013-03-26
Nork

Beste behin ere, KORRIKAk arrakasta osoz burutu du Baionan bere aurtengo ibibidea , eta Zumaiatik azkar samar pasa bazen ere, festa paregabea bizi ahal izan genuen larunbat eguerdian euskararen alde kalera atera ginen guztiok.

Gehiago irakurri »

Bidalita Euskara | 3 Iruzkinak »

“Zumaia, ere, euskararen alde!”

2013-03-23
Nork

Harrera ederra jaso du gaur eguerdian Korrika 18k Zumaian; bihar Baionako helmugaraino indartsu iristeko adinako bultzada jaso du ehundaka zumaiarren partetik. Jende asko korrika eta jende asko bide bazterrean euskararen festa ibiltariaz gozatzen. Hemen daukazue argazki bilduma (egileak: euskalakariaek, Mikel Castellano eta Juan Luis Romatet). BIDEOA: Korrika 18 Zumaian

Gehiago irakurri »

Bidalita Euskara | 9 Iruzkinak »

Ehundaka haur Korrika txikian

2013-03-22
Nork

Gaur goizean ehundaka haur batu dira Zumaiako kaleetan euskararen alde korrika egiteko. Adinen arabera sailkatuta, Beheko plazako helmugara hurbildu ahala tropela loditzen joan da, amaieran jendetza bildu arte. Gogoan izan Korrika nagusia bihar eguerdian pasako dela Zumaiatik.

Gehiago irakurri »

Bidalita Euskara | 2 Iruzkinak »

Hemen dator 18. Korrika!

2013-03-21
Nork
18. korrika

Larunbatean iritsiko da Zumaiara 18. Korrika, baina aurrez, hankak berotzen hasteko, Korrika txikia izango da ostiral goizean (10:30ean). Hemen daukazue egitaraua:

Gehiago irakurri »

Bidalita Euskara | Iruzkinak ezgaituta

“Hizkuntza gutxituak egin dezakeena ez dezala egin hizkuntza handiago batek”

2013-03-19
Nork

Belen Urangak itxi zuen aurtengo Euskara, bestela ez gara 2013ko hitzaldi zikloa Ekologia eta hizkuntza-ekologiaren arteko joan etorriak hitzaldiarekin. Interesa piztu zuen entzuleen artean, ideia berriak ekarri zituelako, eta orain artekoekin zerikusirik ez duen ikuspuntua eskaini zuelako.

Gehiago irakurri »

Bidalita Euskara | 2 Iruzkinak »

Hizkuntza ekologiari buruzko hitzaldia emango du Belen Urangak

2013-03-13
Nork

Gaur, martxoak 13, Belen Uranga izango da Zumaian Ekologia eta hizkuntza-ekologiaren arteko joan-etorriak hitzaldiarekin Euskara, bestela ez gara zikloari itxiera ematen (Alondegian, 19:00etan). Belenek ekologia terminoa hizkuntzaren arloan erabiltzeko arrazoiak erakutsiko ditu, eta moda kontua izatetik harago ekologiatik ekologismorako jauzia nola egiten den azaltzen saiatuko da. Teoria azaltzeaz gainera, ekintzetarako proposamenak ere egingo ditu hizkuntzaren iraupenari begira baliagariak diren analogiak baliatuta.

Gehiago irakurri »

Bidalita Euskara | Iruzkinak ezgaituta

Andoni Egaña: “Gaur egungoak historian meriturik handiena duten euskaldunak gara”

2013-03-11
Nork

Joan den asteazkenean Andoni Egañak hitzaldia eman zuen Zumaiako Alondegia Kultur etxean “Euskara, bestela ez gara” zikloaren baitan hirugarrena. Egañak galdera itxuran eman zuen hitzaldiaren izenburua Zer egin dugu ongi? Zer gaizki?   eta hitzaldia ere horrelaxe hasi zuen, jendeari galderak eginez, eta jarraitu ere neurri batean bai, bere jardunean hainbat galdera bota baitzituen airera.

Gehiago irakurri »

Bidalita Euskara | 2 Iruzkinak »

“Eskola ez da nahikoa izan euskara normalizatzeko”

2013-03-04
Nork

Lehengo asteazkenean, otsailaren 27an Zumaian martxan den Euskara, bestela ez gara zikloaren baitan Jone Miren Hernandez izan zen hizlari Arnas-uneak; gazteak eta euskararen momentua hitzaldiarekin. Zumaiako Udaleko Euskara Teknikari Josune Herrartek laburbildu digu hitzaldiaren edukia. Bideoan hitzaldia osorik entzun dezakezue. Asteazkenean, Andoni Egañaren txanda

Gehiago irakurri »

Bidalita Euskara | Iruzkinak ezgaituta

Nola aldatu (ko) diren gauzak, kamarada!

2013-02-25
Nork

Pasa den asteazkenean, hitzaldi zikloaren bigarren edizioari hasiera emateko Kike Amonarriz izan zen Zumaian “XXI. mendeko euskaldunak; nola aldatu(ko) diren gauzak, kamarada” hitzaldia ematen. 60 lagunetik gora bildu ziren kultur etxeko aretoan eta entzuleak gustura eduki zituen hasieratik, umorea ere tarteka erabilik. Bideoan ikus dezakezue hitzaldia. Asteazkenean, Jone Miren Hernandez: “Arnas-uneak; gazteak eta euskararen momentua”

Gehiago irakurri »

Bidalita Euskara | 3 Iruzkinak »

  • youtube
  • in
  • rss
  • twitter
  • facebook

Baleikera harpidetu

Jaso albisteak zure posta elektronikoan:

E-maila:

Puri-purian

RSS Baleike(e)ko iruzkinak

Sare Sozialak

Azken zenbakia

219 (2013ko martxoa)