Zesta punta

Zumaiak Herriarteko zesta punta txapelketako finalak jokatuko ditu, larunbatean, Tolosan

2013-06-19
Nork

Hirugarren urtez jarraian Zumaiako Kirol Elkarteko Xistera saileko pilotariak Herriarteko zesta punta txapelketako irabazle izateko aukera dute. Finalak larunbatean, ekainaren 22an, jokatuko dira Tolosako Beotibar frontoian, goizeko 11:00etatik aurrera.

Gehiago irakurri »

Bidalita Zesta punta | Ez dago iruzkinik »

Cosme Agirre eta Alex Gainzak Europa Kopa irabazi dute.

2013-06-04
Nork
Cosme Agirre eta Alex Gainzak Europa Kopa irabazi dute.

Aurreko bi asteburutan, zesta puntako Europa Kopa jokatu da Iparraldeko Miarritzen eta Nafarroako Noain. Zumaiako Cosme Agirrek eta Alex Gainzak osatutako bikoteak hartu du parte txapelketa honetan, 18 urtetik beherako mailan, nahiz eta oraindik 16 urteak betetzeko dituzten.

Gehiago irakurri »

Bidalita Zesta punta | 7 Iruzkinak »

Zesta punta jaialdia jokatuko da, bihar, Getarian

2013-05-03
Nork

Bihar, goizeko 10:30ean hasita eta Getariako Antxua Egunaren baitan, zesta puntako kinielen jaialdia jokatuko da Getariako Sahatsaga frontoian, Zumaiako Zesta Punta Eskolak antolatuta Bertan parte hartuko dute Hondarribia, Donostia, Andoain, Tolosa, Mutriku eta Zumaiako pilotariek.

Gehiago irakurri »

Bidalita Nabarmenak, Zesta punta | Iruzkinak ezgaituta

Gotzon Enbilek atzelari onenaren saria jaso du Danian

2013-05-02
Nork
zumaia-enbil

Amaitu da neguko denboraldia Daniako frontoian (Florida, Estatu Batuak) eta Gotzon Enbil zumaiarrak bikotekako atzelari onenaren saria jaso du.

Gehiago irakurri »

Bidalita Zesta punta | 6 Iruzkinak »

Zumaiako pilotari gazteak nagusi izan dira Iparraldean

2013-04-23
Nork
Zumaiako pilotari gazteak nagusi izan dira Iparraldean

  Pasa den asteburuan Zesta Punta Pilotari Ttiki txapelketa jokatu zen Iparraldeko Bidarte herrian. Donibane Lohitzune, Miarritze, Baiona, Bidarte, Hossegor, Arcachon,Pamiers, Villenave, Pau, Paris, Getaria, Tolosa, Mutriku eta Zumaiako pilotariek hartu zuten parte bertan.

Gehiago irakurri »

Bidalita Zesta punta | Iruzkin bat »

Zesta puntako San Telmoa sariak baditu irabazleak

2013-04-19
Nork
Finalistak

Pasa den asteburuan zesta puntako XXIV. San Telmo sariko finalak jokatu ziren Getariako Sahatsaga pilotalekuan. Bi egunetan izandako emaitzak hauek dituzue: 

Gehiago irakurri »

Bidalita Zesta punta | Iruzkinak ezgaituta

Zesta puntako San Telmo Sarien finalak jokatuko dira ostiralean eta larunbatean

2013-04-12
Nork

Gaur eta bihar jokatuko dira Getariako Sahatsaga Frontoian XXIV. San Telmo Sariko finalak. Zumaiako 40 pelotarik hartu dute parte bost mailatan banatuta; aurreko bi hilabeteetan sailkapen partidak jokatu ondoren, hauek sailkatu dira finalak jokatzeko:

Gehiago irakurri »

Bidalita Zesta punta | Iruzkinak ezgaituta

Euskadiko Zesta Punta Txapelketa irabazi dute Cosme Agirre eta Alex Gainza kadeteek

2013-03-11
Nork
Euskadiko Zesta Punta Txapelketa irabazi dute Cosme Agirre eta Alex Gainza kadeteek

Mutrikuko Jon Goenaga eta Aitor Andonegi bikoteari 30-25 irabazi diote Durangoko Ezkurdi pilotalekuan jokatutako finala.

Gehiago irakurri »

Bidalita Zesta punta | Iruzkinak ezgaituta

Imanol Lopez nagusi Citrus txapelketan

2013-01-23
Nork
Imanol Lopez

Asteburuan jokatu da Orlandoko 24. Citrus Txapelketa, Jai Alaiaren Superbowl -a deiturikoa. AEBetako pilotalekuetako ordezkaririk onenak eta Euskal Herritik bertara joandako bikote bat lehiatu dira. Imanol Lopez izan da jaun eta jabe, bai atzelarien arteko buruz buruzkoan, bai binaka Erkiagarekin bikotea osatuta. Hemen ikus ditzakezue Orlandoko Citrus txapelketako bideoak: BIDEOAK: Atzelariak buruz buru / Aurrelariak buruz buru / Binaka

Gehiago irakurri »

Bidalita Zesta punta | Iruzkinak ezgaituta

Agirre eta Osa Gipuzkoako txapeldun zesta puntan

2012-12-27
Nork
Agirre eta Osa Gipuzkoako txapeldun zesta puntan

Joan den larunbat goizean jokatu ziren Gipuzkoako Zesta Punta Txapelketako finalak Donostiako Carmelo Balda frontoian. Jubeniletan, Cosme Agirre eta Ekaitz Osa zumaiarrek irabazi zuten, Mutrikuko Alain Garcia eta Arkaitz Arrizabalagaren aurka (35-30). Kadete mailan, Iñaki Lopetegik eta Alex Gainzak ezin izan zuten txapela irabazi; 16-30 galdu zuten Mutrikuko Jon Goenagak eta Aitor Andonegik osatutako bikotearen [...]

Gehiago irakurri »

Bidalita Orokorra, Zesta punta | Iruzkinak ezgaituta

  • youtube
  • in
  • rss
  • twitter
  • facebook

Baleikera harpidetu

Jaso albisteak zure posta elektronikoan:

E-maila:

Puri-purian

RSS Baleike(e)ko iruzkinak

Sare Sozialak

Azken zenbakia

219 (2013ko martxoa)