Kultura

Udaleku musikaletan izena emateko epea zabalik dago

2013-05-21
Nork
zumaia-udalekumusikalak

Udal Patronatuak eta Xabier Lizaso musikariaren Piano Studio etxeak antolatuta, Udaleku musikalak egingo dira Zumaian, uztailaren 15etik 26ra bitartean. Izenak emateko epea zabalik dago dagoeneko.

Gehiago irakurri »

Bidalita Hezkuntza, Musika | Ez dago iruzkinik »

Ikastaroak eman nahi dituzten irakasle edo taldeei zuzendutako deialdia

2013-05-20
Nork

Kultur etxeak herrian ikastaroak eman dituzten irakasle edo taldeei zuzendutako deialdia egin du.

Gehiago irakurri »

Bidalita Kultura, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

Antonio Arruti, Oikiako poeta

2013-05-20
Nork
Antonio Arruti, Oikiako poeta

Ez oso ezaguna, baina zokormazoak, sanbartolomeak, Pollos Oiquina eta 1930eko Zarauzko bandera irabazi zuen tripulazioa eman zuen auzoak/herriak poeta bat ere ekarri zuen mundura: Antonio Arruti.

Gehiago irakurri »

Bidalita Literatura | 2 Iruzkinak »

Bi antzezlan izango dira asteburuan Aita Mari zinean

2013-05-17
Nork
20133203694120803_0372

Heldu eta haurrentzako antzezlan bana izango da asteburu honetan Aita Mari zinean. Gaur ‘Bejondaigula!’ komedia izango da, 22:00etan, eta igandean, 12:00etan, ‘Maddi pirata’.

Gehiago irakurri »

Bidalita antzerkia | Ez dago iruzkinik »

Los Wachisneis taldeak jazz musika ekarriko du bihar Itzurun tabernara

2013-05-17
Nork

Jazz musika entzuteko aukera izango da bihar, 20:00etatik aurrera, Itzurun tabernan, Los Wachisneis taldearen eskutik. Talde hau Musikene zentroan sortu zen eta aurrez ere egona da taberna honetan. Extremadurako telebistan eskaini zieten erreportajea ikus daiteke ondoko bideoan.

Gehiago irakurri »

Bidalita Musika, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

‘La gran boda’, asteburuan, Aita Marin

2013-05-17
Nork

‘La gran boda’ komedia estatubatuarra emango da asteburu honetan Aita Mari zinean. Robert de Niro, Diane Keaton, Susan Sarandon eta Robin Williams bezalako aktoreek egiten dute bertan lan. Bihar 19:30ean eta 22:15ean izango dira saioak, eta igandean eta larunbatean 19:30ean.

Gehiago irakurri »

Bidalita Nabarmenak, Zinemagintza | Ez dago iruzkinik »

Kulturako diru laguntzak eskatzeko epea astelehenera arte luzatu da

2013-05-16
Nork

Kulturako diru laguntzak eskatzeko epea amaitzear dago. Epea berez maiatzaren 18an amaitzen zen, baina egun hori larunbata denez, epea astelehenera arte luzatu du Udalak. Hemen dituzue Gipuzkoako Aldizkarian argitaratutako iragarkia eta eskaerak egiteko orriak.

Gehiago irakurri »

Bidalita Kultura, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

Larunbateko dantza saioa bertan behera geratu da eguraldiagatik

2013-05-16
Nork

Astindu dantza taldeak antolatutako dantza saioa zegoen iragarrita larunbat arratsalderako, Ondartxo plazan. Astebururako eguraldiaren iragarpenak oso txarrak dira eta saio hau bertan behera uztea erabaki da. Data berria garaiz iragarriko da.

Gehiago irakurri »

Bidalita Dantza, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

‘Una pistola en cada mano’, gaur zine forumean

2013-05-16
Nork

Ostarrena taldeak antolatuta, ‘Una pistola en cada mano’ pelikula emango da, gaur, 22:00etatik aurrera, Aita Marin zine forum saioan. Cesc Gay (‘En la ciudad’) kataluniarraren azken pelikula da honakoa eta gaur egungo zortzi gizonezkoek bizi duten maitasun istorioen erradiografia eskaintzen du. Pelikularen trailerra eta Gontzal Agotek Berriarako egindako kritika dituzue hemen.

Gehiago irakurri »

Bidalita Zine forum | Ez dago iruzkinik »

Urval Ensemble klarinete laukoteak kontzertua emango du, gaur, Bilbon

2013-05-16
Nork

Marixi Sesma eta Mikel Emezabal herrikideak partaide dituen Urval Ensemble klarinete laukoteak kontzertua emango du, gaur, 19:30ean, Bilboko Barrainkua Udaltegian. Aita Donostiaren lanez osatutako errepertorioa joko du laukoteak.

Gehiago irakurri »

Bidalita Musika, Nabarmenak | Iruzkin bat »

  • youtube
  • in
  • rss
  • twitter
  • facebook

Baleikera harpidetu

Jaso albisteak zure posta elektronikoan:

E-maila:

Puri-purian

RSS Baleike(e)ko iruzkinak

Sare Sozialak

Azken zenbakia

219 (2013ko martxoa)