Jaiak

Jakintza Berriren argazki lehiaketako sariak banatu dira

2013-05-13
Nork
Jakintza Berriren argazki lehiaketako sariak banatu dira

Jakintza Berri elkarteak santelmotan antolatutako argazki lehiaketako sariak banatu ziren ostiral arratsaldean. Haurren danborrada aitzakia hartuta 109 argazki aurkeztu ziren lehiaketara eta hauetatik 56 hautatu zituen Alberto J. Gorritibereak, Bego Blancok eta Xirula dendako kide batek osatutako epaimahaiak. Helduen lehen saria Olaya Diazeko jaso zuen ‘Confeti!’ argazkiagatik. Haurren lehen saria Iñaki Agirrezabalagarentzat izan zen ‘Agintaria’ [...]

Gehiago irakurri »

Bidalita Argazkigintza, Jaiak, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

Errepetizioetako argazki bilduma

2013-04-15
Nork

Hemen dauzkazue Mikel Castellano argazkilariak santelmoetako errepetizioetan osatu digun bilduma.

Gehiago irakurri »

Bidalita Jaiak | 2 Iruzkinak »

BIDEOA: Jaitsi da bandera, hurrengo urtera arte

2013-04-15
Nork

Gauerdian jaitsi da bandera eta dagoeneko ondo gordeta dago, datorren urtera arte. Jai giroa nahikoa izaten du parrandarako gogoa duenak, baina eskertzekoa izan da bigarren asteburuan izan dugun eguraldi zoragarria. Repetizioetan ere denetarik izan dugu: ostiralean herriko gazte bertsozale eta musikazaleak oholtza gainean ikusi genituen, Bertsotan Jai-n eta Bertsioen Gaua-n. Larunbatean olagarro zoparen usainak hartu zuen Beheko plaza, eta jendez gainezka ikusi genituen kaleak eta tabernak goizeko ordu txikiak arte. Eta azken egunean, uda giroan, zaldi lasterketak eta estropadak, bandera jaitsi aurretik. Jai giro ederra izan dugun arren, zoritxarrez, txikiziorik ez da falta izan aurten ere. Ostiral gauean su eman zioten komun publiko bati, eta gaur goizean lurrean botata agertu da Iñaki Olazabalen Elkarhizketa eskulturako pieza bat. Hurrengo urtekoak apirilaren 25ean hasiko [...]

Gehiago irakurri »

Bidalita Jaiak | 9 Iruzkinak »

Mariskada aurten ere Oikiako Zokormazoentzat

2013-04-15
Nork

Hiru taldek hartu dute parte aurtengo Bertsotan Jai saioan, eta, iaz bezala, Oikiako Zokormazoak izan dira publikoaren gustukoenak. Beraientzat, beraz, mariskada. Irabazleen zapia Manuel Mari Garateren eskutik jaso dute. Aipatzekoa da oholtzara igo diren 12 bertsolarietatik erdiak emakumeak direla. Bideoan ikus dezakezue saioko pasarte bat: Unai Gijarro eta Maialen Velarde, buruz buru.

Gehiago irakurri »

Bidalita Bertsolaritza, Jaiak | Iruzkin bat »

Jose Manuel Martin lasartearrak irabazi du zaldi lasterketa

2013-04-15
Nork

Seigarren urtez zaldi lasterketak jokatu dira Itzurunen, santelmoetako jai egitarauaren barruan. Aurten ere jendetza bildu da hondartzan ikuskizunaz gozatzeko. Jose Manuel Martin lasartearrak irabazi du, Stai behorrarekin. Eneko Urbieta zumaiarra bigarren sailkatu da, Iron Star zaldiarekin. Guztira, hogei zaldunek hartu dute parte. Bi zaldunek erorikoa izan dute, eta zaldi batek ere tentsio uneak eragin ditu, ihes [...]

Gehiago irakurri »

Bidalita Jaiak | Iruzkinak ezgaituta

Indamendik irabazi du olagarro zopa lehiaketa

2013-04-15
Nork
olarro zopa

Inaxio Manterolak eta Urtzi Gabiñak jantzi dute aurten olagarro zopa lehiaketako txapela. Indamendi elkartearen izenean hartu dute parte, estreinakoz, eta haiena izan da epai-mahaiaren iritziz aurtengo zoparik onena. Txoazkina eta Taosa izan dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. Guztira, 11 taldek hartu dute parte.

Gehiago irakurri »

Bidalita Jaiak | Iruzkinak ezgaituta

Arrantza lehiaketako emaitzak

2013-04-15
Nork
Arrantza lehiaketako emaitzak

Josetxo Etxeberriak, Amaia Agirrek eta Gorka Zumeagak irabazi dute Anadek antolatutako San Telmo Saria. Arrantza lehiaketa errepetizioetako larunbatean egin da, aurreko asteburuan eguraldiagatik atzeratu eta gero. Hemen dauzkazue sailkapenak:

Gehiago irakurri »

Bidalita Jaiak | Iruzkinak ezgaituta

Bertsotan Jai, Bertsioen Gaua, olarro zopa… Hemen dira berriro santelmoak!

2013-04-12
Nork

Aurreko asteburu luzearen ondoren, arropak garbitu eta indarberritzeko denbora justuarekin hemen dira berriro santelmoak. Gaur, ostirala, herriko gazteak oholtza gainera igoko dira. Alde batetik, Bertsotan Jai herriko bertsolarien saioa izango da Torreberri Gaztetxian (20:00etan). Bideoan daukazue iazko saioaren pasarte bat.  Bestetik, Bertsioen Gauan , rockzale amorratuenek kanta ezagunen bertsioak joko dituzte txosnetako karpan (22:30ean). Musika lasaiagoa maite dutenentzat, kontzertua eskainiko dute Beheko Plaza eta Cori Indica abesbatzek Komentuan, 20:00etan. Larunbatean, olarro zopa lehiaketa, igandean [...]

Gehiago irakurri »

Bidalita Jaiak | 2 Iruzkinak »

Santelmoetako argazki bilduma

2013-04-09
Nork

Joan da santelmoetako lehen asteburu luzea. Eguraldiak zapuztutako ekitaldi bat edo beste eta jaietan tamalez ohikoak izaten diren gorabehera batzuk alde batera utzita (lapurretak larunbat gauean, txikizioak tabernaren batean…), giro ederra izan dugu. Bi danborradak oso ondo atera dira, oso onak txosnetako kontzertuak… Eta aipatzekoa astelehen arratsaldean Odietan jokatutako pilota jaialdia. Aspaldiko partez, santelmoetan pilota [...]

Gehiago irakurri »

Bidalita Jaiak | 6 Iruzkinak »

BIDEOA: San Telmo martxa kofradian

2013-04-09
Nork

Aurten Felix Larrañaga Askixu arrantzale ohiari egokitu zaio kofradian bandera igotzea, danbor hotsek San Telmoren martxa jotzen duten bitartean. Jaietako une hunkigarrienetakoa izaten da. Merezi du berriro bizitzea, bideoan besterik ez bada.

Gehiago irakurri »

Bidalita Jaiak | Iruzkin bat »

  • youtube
  • in
  • rss
  • twitter
  • facebook

Baleikera harpidetu

Jaso albisteak zure posta elektronikoan:

E-maila:

Puri-purian

RSS Baleike(e)ko iruzkinak

Sare Sozialak

Azken zenbakia

219 (2013ko martxoa)