Orokorra

Hondarribiko Eskifaia Abesbatza, larunbatean, Komentuan

2013-05-22
Nork
Hondarribiko Eskifaia Abesbatza, larunbatean, Komentuan

Larunbatean, (maiatzak 25) abesbatzen musikaz gozatzeko aukera izango duzue. Donostia 2016-k antolatzen duen ”Olatu Talka” ekimenaren barne ”Itsasoaren ahotsak…” izenburupean kontzertu bat antolatu dugu. Kontzertu hau Hondarribiko Eskifaia Abesbatzarekin burutu behar dugun elkartrukearen lehenengo atala da. Kontzertua Komentuan izango da arratsaldeko 19:00etan. Gure blogean aurkituko duzu guzti honen berri zabalago bat. Gonbidatuta zaudeta…

Gehiago irakurri »

Bidalita Musika, Orokorra | 2 Iruzkinak »

Hau da hondakinak biltzeko adostutako sistema

2013-05-15
Nork
Hau da hondakinak biltzeko adostutako sistema

Dorlet enpresa da gaikako bilketa kontrolatua ahalbidetzen duen teknologiaren sortzailea. 1989an sortu zuten unibertsitateko proiektu bati jarraipena emanez, eta Arabako Parke Teknologikoan du egoitza nagusia. Txip elektronikoetan oinarritzen da proposatzen duten sistema osoa. Sasietako Mankomunitatean ezarri zen lehen aldiz, baina ez modu integralean. Esate baterako, Lazkaon organikoa biltzeko edukiontziak jarri zituzten sistema elektronikoarekin, baina herritarraren [...]

Gehiago irakurri »

Bidalita Hondakinen kudeaketa, Orokorra, Osagarria | Ez dago iruzkinik »

CAF-Elhuyar sariaren inguruko bideoa, Teknopolisen

2013-05-02
Nork

  Pasa den ostegunean, Usurbilen, banatu ziren CAF-Elhuyar sariaren inguruko bideoa egin dute Teknopolis saioan. Gogoratu zientzia-kazetaritzako saria Baleikeko kide Gorka Zabaletak irabazi zuela.

Gehiago irakurri »

Bidalita Orokorra | Iruzkin bat »

Bertso saiorako sarrerak dauzkagu zozkatzeko

2013-04-04
Nork

Bihar, ostirala, bertso jaialdi ederra gozatzeko aukera izango da Aita Marin (22:30ean). Odei Barroso, Andoni Egaña, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Anjel Mari Peñagarikano eta Jone Uriak egingo dute bertsotan, eta Jon Maia izango da gai-jartzailea. Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko sarrerak dauzkagu, bost lagunentzako bina sarrera. Baleike Kultur Elkarteko bazkide bazara, bidali zure datuak aldizkaria@baleike.com helbidera. [...]

Gehiago irakurri »

Bidalita Orokorra | Iruzkinak ezgaituta

San Telmo martxaren partitura

2013-04-03
Nork
San Telmo martxaren partitura

Gure blogean aurkituko duzue hain maite dugun musika honen inguruko artikulu txiki bat. Baita partituraren moldaketa bat. Partitura honetan alde batetik doinua soilik aurkituko dugu, musika tresna melodikoekin jo ahal izateko (flauta, klarinete, bibolina), eta bestetik pianorako egindako moldaketa aurkituko duzue.  

Gehiago irakurri »

Bidalita Musika, Orokorra | Iruzkinak ezgaituta

‘Sare sozialak, nerabeak eta arriskuak’ hitzaldi zikloa

2013-03-09
Nork

Sare sozialek nerabeentzat izan ditzaketen arriskuen gaineko hitzaldi zikloa antolatu du Maria eta Jose ikastetxeak. Lehen hitzaldia asteazkenean izango da, hilaren 13an: Kezkatzen al zaitu zertan dabiltzan gure seme-alabak Interneten? gaia jorratuko du Mikel Garciak.

Gehiago irakurri »

Bidalita Orokorra | Iruzkinak ezgaituta

‘Tipula’, surfeko bideo labur onena

2013-03-04
Nork

Surferko bideo laburren lehen lehiaketako bideorik onena Roberto Fuentesen Tipula izan da epai mahaiaren arabera. Ostiral gauean Tximista tabernan erakutsi ziren lehiaketara aurkeztutako 13 lanak, eta publikoak Itzurun Shore aukeratu zuen bideo gustukoena. Imanol Yeregirentzat izan zen surfeko maniobra eta tubo onenaren saria; Alex Odriozolarentzat bodyboardeko maniobra onenaren saria, eta Mentirax lanarentzat bodyboardeko tubo onenarenarena. Bideo zerrenda honetan ikus ditzakezue 13 lanak. Surfeko irudi ikusgarriak eta umorea ez dira falta: I. Surfeko bideo lehiaketako lan guztiak

Gehiago irakurri »

Bidalita Orokorra, Surfa | Iruzkinak ezgaituta

Dancing Night Galarako gonbidapenak jasotzeko aukera

2013-02-05
Nork

Zumaiako Musika Bandak dantzaldi gaua antolatu du ostiral gauerako, GAUEKO 23:00etan,  Ihauterietako programaren barne.

Gehiago irakurri »

Bidalita Inauteriak, Orokorra | Iruzkinak ezgaituta

‘Euskara, bestela ez gara’ hitzaldi zikloa, euskararen egoeraz hausnartzeko

2013-02-05
Nork
‘Euskara, bestela ez gara’ hitzaldi zikloa, euskararen egoeraz hausnartzeko

Aurten, bigarren urtez, Euskara, bestela ez gara hitzaldi zikloa antolatu du Zumaiako Euskara Zerbitzutik. “Iazko arrakastak animatuta, bide beretik jarraitzea pentsatu dugu, denok ere euskararen egoeraren inguruan hausnartzen jarrai dezagun. Izan ere, garbi dago trantsizio momentu batean gaudela, diskurtsoa aldatu eta eguneratu beharraz hitz egitea ohiko bihurtu dela azken aldian”. Beraz, hausnarketa bultzatzeko asmoz ,ikuspuntu diferenteak emateko ahalegina egingo [...]

Gehiago irakurri »

Bidalita Euskara, Orokorra | Iruzkin bat »

Pedro Etxeberriak eta Leire Fernandezek irabazi dute Zumaiako II. Txakur Krosa

2013-02-03
Nork
Pedro eta Mikel Etxeberria anaiak, Zura eta Zezen txakurrekin, igandeko txakur krosean. Argazkia: Gorka Zabaleta

Pedro eta Mikel Etxeberria anaien arteko lehia estua izan da Zumaiako II. Txakur Krosean. Mikel anaia gazteak ederki estutu du beteranoa, baina helmugan Pedro eta Zura izan dira aurrenak, metro eskaseko aldearekin. Azpimarratzekoa da Leire Fernandez juniorrak erakutsi duen maila. Errenteriako neska, 15 urterekin, hirugarren postuan sailkatu da. II. Txakur Kroseko argazki bilduma

Gehiago irakurri »

Bidalita Orokorra, Saltaka | 2 Iruzkinak »

  • youtube
  • in
  • rss
  • twitter
  • facebook

Baleikera harpidetu

Jaso albisteak zure posta elektronikoan:

E-maila:

Puri-purian

RSS Baleike(e)ko iruzkinak
  • Laugarren mangara pasatzeko lehian izango da gaur Alex Uranga
    Alexen txanda bertan behera geratu da. Hirugarren mangako zazpi txanda jokatu dira eta Alexena egin behar zenean hurrengo egunera pasatzea erabaki dute. Bihar lehen orduan jokatu du txanda, eta han lortzen duen emaitzak erabakiko du laugarren mangara pasatzen den ala ez. Hiru dira txanda honetan arituko direnak eta lehen biak pasako dira hurrengo mangara. […]
    Baleike
  • Alex Urangak gaur izango ditu lehen probak Txilen
    Gaurko mangan sentsazioak ez omen dira oso onak izan. Hala zintzilikatu du bere Facebookean. Bihar goizean (Txileko goizeko 7:00etan) jakingo du zein izango dituen aurkariak hurrengo mangan. […]
    Baleike
  • Alex Urangak gaur izango ditu lehen probak Txilen
    Alex bigarren izan da bere txandan, 13,25 punturekin. Lehena Yoan Florantin (Reunion irla), 15,86 punturekin; hirugarren Matias Dias (Txile), 11,75 punturekin, eta laugarren Alberto Colucci (Venezuela), 8,78 punturekin. […]
    Baleike

Sare Sozialak

Azken zenbakia

219 (2013ko martxoa)