Osagarria

Zumaiako EHBilduk Gazako erasoak berehala gelditzea eskatzen du

2014-07-18
Nork

Hiru gazte israeldarren desagerpen eta heriotza tragikoaren ondotik, palestinar biztanleriaren kontrako zigor kolektibo bat ari da burutzen, ehundaka lagunen atxiloketa, milaka etxeen miaketa, suntsituak izan ez direnean, eta hamarnaka palestinar erailketa (haurrak barne), orduz ordu hasten doan heriotzaren balantze bat osatuz.

Gehiago irakurri »

Bidalita Osagarria | 2 Iruzkinak »

Mattin Etxanizen bertsoak Narrondo auzoari

2014-07-16
Nork
Mattin Etxanizen bertsoak Narrondo auzoari

Narrondo auzoko bidegorriaren inaugurazio ekitaldian Mattin Etxaniz  Iruretagoienak bertso batzuk kantatu dizkio auzoari. Mattinek Santelmoetako bertso idatzien lehiaketa irabazi zuen gaur Larraitz Ugarte diputatuaren eta Iñaki Agirrezabalaga alkatearen aurrean kantatu dituen bertso hauekin:

Gehiago irakurri »

Bidalita Osagarria | 11 Iruzkinak »

Behatokia: “Herritarren eta Udalaren elkarlanak emaitza positiboak ekarri ditu”

2014-07-08
Nork

Hizkuntza eskubideen Behatokiko zuzendari Garbiñe Petriatik salatu du mediku euskaldunen falta nahi baino ohikoagoa dela euskara nagusi den herrietan ere.

Gehiago irakurri »

Bidalita Osagarria | 3 Iruzkinak »

Alkatea: “Harro gaude herritarrez”

2014-07-08
Nork

Iñaki Agirrezabalaga alkateak ere hitza hartu du agerraldian. Herritarrek izan duten kemena goraipatu eta Udalaren partetik egindako Osakidetzarekin eta beste erakundeekin izandako harremanak eta egindako gestioak azaldu ditu.

Gehiago irakurri »

Bidalita Osagarria | 5 Iruzkinak »

Zumaiako EAJk Osakidetza zoriondu du “pediatren arazoari konponbidea emateagatik”

2014-07-07
Nork

EAJ-PNVren taldeak bere poza adierazi du “Osakidetzak ahalbideratu duelako Zumaiako anbulatorioan berriro pediatra euskalduna izatea eta esker ona luzatu dio Eusko Jaurlaritzako Osasun sailari egindako eskaerak hain denbora laburrean zumaiarrok nahi genuen erantzuna izan duelako”. Hemen irakur dezakezue oharra:

Gehiago irakurri »

Bidalita Osagarria | 2 Iruzkinak »

Asteazkena da herri bazkarirako txartelak erosteko azken eguna

2014-06-30
Nork

Baleikeren 20 urteurreneko ospakizunen baitan, uztailaren 5ean Baleike Eguna izango da. Egun horretan ez da bazkari herrikoia faltako. Herri Eskolako frontoian izango da eta bi menu izango dira, helduentzako eta haurrentzako pentsatuta. Helduentzak marmitakoa, oilaskoa, postrea eta edaria izango da; haurrentzat pasta, albondigak, izozkia eta edariak. Txartelak dagoeneko salgai daude turismo bulegoan eta Ttakun, Inpernupe [...]

Gehiago irakurri »

Bidalita Osagarria | Iruzkinak ezgaituta

Patxi Frances: “Jarrera bikaina eta gogo asko dituen talde batekin aurkitu naiz”

2014-06-20
Nork
Patxi Frances: “Jarrera bikaina eta gogo asko dituen talde batekin aurkitu naiz”

Igande honetan hasiko da traineru denboraldia, Zumaian jokatuko den KAE 1eko estropadarekin. Bertan izango da Zumaiako ontzia, aurredenboraldian erakutsitako itxura ona berresteko asmoarekin. Gaur aurkeztuko du Zumaiako Arraun Elkarteak aurten arraunlariak eta taldeak, Arranplan 19:00etan egingo den ekitaldian. Aurretik Patxi Frances entrenatzailearekin izan gara. Hona hemen berak esandakoak. Arraun Elkartea, ilusioz betetako denboraldiaren atarian

Gehiago irakurri »

Bidalita arrauna, Osagarria | 6 Iruzkinak »

Arraun Elkartea, ilusioz betetako denboraldiaren atarian

2014-06-19
Nork
Arraun Elkartea, ilusioz betetako denboraldiaren atarian

  Igande honetan hasiko da traineruen denboraldia Zumaian bertan izango den KAE-1eko estropadarekin. 12:00etan izango da. Aurretik, 11:00etan, beteranoen estropada izango da. Ohikoa duen bezala, Zumaiako Arraun Elkarteak denboraldi honetan aterako dituen traineruak eta arraunlari koadrilak aurkeztuko dizkio herriari. 19:00etan izango da, Arranplan, eta Arritxu Iribar Euskadi Irratiko esatariak egingo ditu aurkezle lanak.

Gehiago irakurri »

Bidalita arrauna, Osagarria | 5 Iruzkinak »

Xabier Azkue: “Herriari esker egin dugu aurrera, eta geure ekarpena egin nahi diogu Zumaiari”

2014-06-11
Nork
Xabier Azkue: “Herriari esker egin dugu aurrera, eta geure ekarpena egin nahi diogu Zumaiari”

Xabier Azkue (1971) euskara teknikaria eta bertso eskolako kidea izateaz gain, Baleike aldizkariko sortzaileetako bat da. Horretaz gain, Baleike Kultur Elkarteko lehendakaria da, eta azken urteotan, administrazio eta kudeaketa arloetan aritu da laguntzen. Aldian behin, testuekin ere kolaboratzen du. 1994. urteko ekainean kaleratu zen Baleikeren lehen zenbakia. Nola gogoratzen duzu garai hura? Zumaiako Gazte Batzordearen ekimena izan zen aldizkaria ateratzea. Bilera baterako deia egin zuten, taldetxo bat elkartu [...]

Gehiago irakurri »

Bidalita Aldizkaria, Euskara, Osagarria | 3 Iruzkinak »

BIDEOA: Baleike eta Hitzaren urteurreneko ekitaldian aurkezpena

2014-06-10
Nork

Baleikeren 20. eta Urola Kostako Hitzaren 10. urteurrenen harira antolatu diren ekitaldien aurkezpena egin zen atzo Alondegian. Hemen duzue Hitzako kideek prestatutako bideoa.

Gehiago irakurri »

Bidalita Aldizkaria, Euskara, Osagarria | Iruzkinak ezgaituta

  • youtube
  • in
  • rss
  • twitter
  • facebook

Baleikera harpidetu

Jaso albisteak zure posta elektronikoan:

E-maila:

Puri-purian

RSS Baleike(e)ko iruzkinak
  • Imanol Lopez irabazle Markinako torneoan
    Zorionak!! […]
    Maider Saizabal
  • Etxebizitzetan lapurreta egiteko metodo berria
    bizkaian bizi naiz jada 4 urte ta emen udaletxeak bidaltzen dute abizua ta nola aurre egin. zuek jarritakoa egia da baina beste bat dago nahiko arriskutsua. Etxez etxe joaten dira emakume batzuk usaingoxoa saltzen, usaingoxo bat airean bota eta lokartu egiten dute horrela etxea erraz lapurtu ahal izaterako. Emakume bakarrak edo agurei gehien bat. […]
    Izaskun Zorita
  • Narrondo ibaia garbituko du OlarruSubek, Zubitxikitik gora
    Zorionak, baina hurrengoan URA-Agentziari eskatu urtean behin bakarrik ez izateko, izan ere, gure ibaien garbiketa herritarron esku ez baitago soilik. Ekimen polita, aupa zuek! […]
    Debanatura Ingurumen Heziketa

Sare Sozialak

Azken zenbakia

234 (2014ko uztaila-abuztua)