Politika

Presoen aldeko ekimenak egingo dira, bihar, Amaiako Plazan

2013-05-17
Nork

‘Bete dezagun Amaiako Plaza’ lelopean, presoen aldeko ekimenak egingo dira bihar Zumaian, Herrira taldeak deituta. 11:30ean presoen aldeko hamaiketakoa egingo da eta ondoren, 12:00al aldera, argazki masibo bat ateratzeko elkartuko dira.

Gehiago irakurri »

Bidalita Nabarmenak, Politika | Iruzkin bat »

Xabier Gallastegik hartuko du Ana Arranzen lekua EAJ-PNVren udal taldean

2013-05-06
Nork

Pasa den ostegunean egindako ezohiko plenoan, EAJ-PNVko zinegotzi Ana Arranzek kargoa uztearen berri eman zuen, lan kontuak medio. Hasiera batean, Udal Hauteskundetarako zerrendan seigarren postuan zegoen Maitane Urbietak hartu beharko luke Arranzen lekua, baina honek uko egin ondoren, Xabier Gallastegi bihurtuko da EAJ-PNVren zinegotzi Udaletxean.

Gehiago irakurri »

Bidalita Nabarmenak, Politika | Iruzkin bat »

EAJ-PNV: “Indarkeria eta bandalismo gertaerak izan dira festetan eta Udal Gobernuak hauen inguruko hausnarketa serio bat egin beharko luke”

2013-04-19
Nork

EAJ-PNVren udal taldeak pasa berriak diren San Telmo jaien inguruko ohar hau bidali digu. Hemen duzue:

Gehiago irakurri »

Bidalita Politika | 2 Iruzkinak »

Arritxu Santamaria: “Politika instituzionalaren kontrolatzailea izango den herri mugimendua sustatu nahi dugu”

2013-02-18
Nork

Eusko Ekintza alderdi berriko kide da Arritxu Santamaria (Zumaia, 1956). Argia astekarian elkarrizketatu dute, Nekane Garmendia alderdikidearekin batera. “Hustuta dagoen herri mugimendua betetzea” da beraien lehen helburua. Ezker Abertzalearen barruan kokatzen dute alderdi berria, baina Sorturekiko ezberdintasunak dituztela diote eta, EHBildun parte hartu arren, ez omen daude oso eroso.

Gehiago irakurri »

Bidalita Politika | Iruzkinak ezgaituta

Sortu eratze prozesuko bilera deia

2013-01-23
Nork

Duela bi hilabete inguru ekin zion Ezker Abertzaleak Sortu eratze prozesuari. Prentsa ohar bidez jakinarazi dutenez, hirugarren urratsa emateko garaian daude: aurrerantzean Sortuk izango dituen antolaketa eredua eta funtzionamendua zehaztu behar dituzte. Horretarako bilera deitu dute larunbaterako, urtarrilaren 26rako, Forondan, 9:30ean.

Gehiago irakurri »

Bidalita Nabarmenak, Politika | Iruzkinak ezgaituta

Lide Amilibia izendatu dute Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuetako zuzendari

2013-01-09
Nork

Eusko Jaurlaritzak jakitera eman duenez, Lide Amilibia Bergaretxe izango da Gizarte Zerbitzuetako zuzendari berria. Amilibia 2003tik 2011ra izan zen zinegotzi Zumaian, –lau gobernuan eta beste lau oposizioan– eta lau urtez Urola Kostako Udal Elkarteko presidente.

Gehiago irakurri »

Bidalita Nabarmenak, Politika | Iruzkinak ezgaituta

Udalak bat egiten du larunbatean euskal preso politikoen alde Bilbon egingo den mobilizazioarekin

2013-01-08
Nork

Udalak herritarrak larunbatean Bilbon egingo den mobilizazio orokorrean parte hartzera animatu nahi ditu.

Gehiago irakurri »

Bidalita Politika | Iruzkinak ezgaituta

“Beste alderdien partehartzea ez galarazteko” eskatu dio EAJk Udal Elkarteko lehendakariari

2012-12-31
Nork

Uztailaz geroztik Amaia Guruzetak ez duela Zuzendaritza Batzordea deitu  eta denbora horretan “erabaki garrantzitsuak adostasunik gabe” hartu direla salatu du EAJk prentsa ohar bitartez. Hemen irakur dezakezue oharra.

Gehiago irakurri »

Bidalita Politika | Iruzkinak ezgaituta

Urkullu lehendakariak Arantza Tapia aukeratu du Eusko Jaurlaritzako ekonomia saila gidatzeko

2012-12-14
Nork
Urkullu lehendakariak Arantza Tapia aukeratu du Eusko Jaurlaritzako ekonomia saila gidatzeko

Arantza Tapia Garapen Ekonomikoa eta Lehiakortasuna saileko buru izango da Iñigo Urkullu lehendakariak osatu berri duen gobernu taldean.

Gehiago irakurri »

Bidalita Politika | Iruzkinak ezgaituta

Sortu eratze prozesuko bilera

2012-12-14
Nork

Bihar larunbata, goizeko 9:30ean, bilera egingo da Sortu eratze prozesuaren baitan. Hemen daukazue deitzaileen oharra:

Gehiago irakurri »

Bidalita Nabarmenak, Politika | Iruzkinak ezgaituta

  • youtube
  • in
  • rss
  • twitter
  • facebook

Baleikera harpidetu

Jaso albisteak zure posta elektronikoan:

E-maila:

Puri-purian

RSS Baleike(e)ko iruzkinak
  • Laugarren mangara pasatzeko lehian izango da gaur Alex Uranga
    Alexen txanda bertan behera geratu da. Hirugarren mangako zazpi txanda jokatu dira eta Alexena egin behar zenean hurrengo egunera pasatzea erabaki dute. Bihar lehen orduan jokatu du txanda, eta han lortzen duen emaitzak erabakiko du laugarren mangara pasatzen den ala ez. Hiru dira txanda honetan arituko direnak eta lehen biak pasako dira hurrengo mangara. […]
    Baleike
  • Alex Urangak gaur izango ditu lehen probak Txilen
    Gaurko mangan sentsazioak ez omen dira oso onak izan. Hala zintzilikatu du bere Facebookean. Bihar goizean (Txileko goizeko 7:00etan) jakingo du zein izango dituen aurkariak hurrengo mangan. […]
    Baleike
  • Alex Urangak gaur izango ditu lehen probak Txilen
    Alex bigarren izan da bere txandan, 13,25 punturekin. Lehena Yoan Florantin (Reunion irla), 15,86 punturekin; hirugarren Matias Dias (Txile), 11,75 punturekin, eta laugarren Alberto Colucci (Venezuela), 8,78 punturekin. […]
    Baleike

Sare Sozialak

Azken zenbakia

219 (2013ko martxoa)