Geologia

Geologiaz gozatzeko ibiladia egin da itsaslabarretan

2013-05-11
Nork

Geologiaz gozatzeko aukera izan da asteburu honetan. Estatu mailan egiten den Geologia Egunaren baitan, probintzia bakoitzean irteera bat egin ohi da. Gipuzkoako Geoparkean egin da. Irteera honetan parte hartu duten 60 lagunek Deba eta Zumaia arteko ibilaldia egin dute itsaslabarretan zehar. Deban elkartuta, bertako flysch beltza ezagutzeko aukera izan dute. Debatik Itsaspera autobusez egin dute [...]

Gehiago irakurri »

Bidalita Geologia, Geoparkea | Ez dago iruzkinik »

Geolodia 2013 ekimena Geoparkean egingo da, maiatzean

2013-04-18
Nork
Argazkia: Juan Luis Romatet

Espainiako Geologia Elkarteak Geolodia izeneko ekimena antolatzen du urtero. Geologia eta geologoaren lanbidea herritartzea izaten du helburu. Egun berean, espainiar estatuko 53 lurraldetan geologia irteera bana egiten da Geolodia horren baitan. Aurtengoa maiatzaren 11n egingo da eta Gipuzkoari dagokiona Euskal Kostaldeko Geoparkean egingo da.

Gehiago irakurri »

Bidalita Geologia | Iruzkin bat »

‘Flysch euskal kostaldea’ erakusketa zabaldu da Algorrin

2013-03-25
Nork

Flysch Euskal Kostaldea erakusketa zabaldu da Algorri Interpretazio Zentroan apirilaren 21era arte. Euskal kostaldean azaleratzen den flysch segida sedimentarioaren ezaugarri nagusiak azaltzen dira 15 paneletan, eduki guztiak euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez eskainiz.

Gehiago irakurri »

Bidalita Geologia, Nabarmenak | 2 Iruzkinak »

Flysch-ari buruzko bi liburu aurkeztuko dituzte gaur Donostian

2012-09-11
Nork
Algorri eta Itzurungo labarrak

EHUko geologo talde batek Deba-Zumaiako flyschari buruzko bi liburu aurkeztuko ditu gaur 18:00etan, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturgunean: El flysch del litoral Deba-Zumaia. Una ventana a los secretos de nuestro pasado eta Geodiversidad de la franja litoral Deba-Zumaia dira bi liburuen izenburuak. Liburuak doan eskura daitezke internet bidez, EHUren argitalpen-zerbitzuan .

Gehiago irakurri »

Bidalita Geologia, Zientzia | Iruzkinak ezgaituta

Nola irakurtzen dute geologoek Lurraren historiaren liburua?

2012-05-30
Nork
Haitzbeltz

Hamaika aldiz entzun eta irakurri dugu azken urteotan gure kostaldeko itsaslabarretan Lurraren historia irakur daitekeela, haitz geruzak liburu erraldoi baten orriak direla. Baina, nola irakurtzen dute geologoek liburu hori? Horixe azalduko du gaur arratsaldean Victoriano Pujalte geologoak Algorri Interpretazio Zentroan, 19:00etan. Geoparkearen II. Astearen barruan antolatutako hitzaldia da.

Gehiago irakurri »

Bidalita Geologia, Zientzia | Iruzkinak ezgaituta

  • youtube
  • in
  • rss
  • twitter
  • facebook

Baleikera harpidetu

Jaso albisteak zure posta elektronikoan:

E-maila:

Puri-purian

RSS Baleike(e)ko iruzkinak
  • Laugarren mangara pasatzeko lehian izango da gaur Alex Uranga
    Alexen txanda bertan behera geratu da. Hirugarren mangako zazpi txanda jokatu dira eta Alexena egin behar zenean hurrengo egunera pasatzea erabaki dute. Bihar lehen orduan jokatu du txanda, eta han lortzen duen emaitzak erabakiko du laugarren mangara pasatzen den ala ez. Hiru dira txanda honetan arituko direnak eta lehen biak pasako dira hurrengo mangara. […]
    Baleike
  • Alex Urangak gaur izango ditu lehen probak Txilen
    Gaurko mangan sentsazioak ez omen dira oso onak izan. Hala zintzilikatu du bere Facebookean. Bihar goizean (Txileko goizeko 7:00etan) jakingo du zein izango dituen aurkariak hurrengo mangan. […]
    Baleike
  • Alex Urangak gaur izango ditu lehen probak Txilen
    Alex bigarren izan da bere txandan, 13,25 punturekin. Lehena Yoan Florantin (Reunion irla), 15,86 punturekin; hirugarren Matias Dias (Txile), 11,75 punturekin, eta laugarren Alberto Colucci (Venezuela), 8,78 punturekin. […]
    Baleike

Sare Sozialak

Azken zenbakia

219 (2013ko martxoa)