3 urte igaro dira azkenengo aldiz Tinduf-eko errefuxiatu kanpamenduak bisitatu genituenetik. Oraingo honetan Zumaiako Herri Eskola eta Maria eta Jose-ko 58 ikasleekin batera joango gara Afrikaruntz. Hegazkina martxoaren 30ean hartuko dugu, gaueko 10ak aldean, Loiu-ko aireportutik eta goizeko 5etan iritsiko gara gutxi gora behera.
Bertan, materiala eramateaz gain, konpontze lanak, jolasak eta beste hainbat ekimen egingo ditugu. Hainbeste izatean, taldeetan banatu ditugu egin behar bakoitza:
LAN TALDEAK
Eta dena ez da lana bakarrik izango, beste gauz batzuk ere egingo ditugu:
Eta aurten berrikuntza bezela eta Zumaiarrekin kontaktuan egoteko asmoarekin, BALEIKE.COM-ek informatuta mantenduko zaituzte egunero egunero Tinduf-eko informazio puntualarekin.
Edozein kezka edo izan ezkero hauxe izango da gurekin harremanetan jartzeko telefono zenbakia:
659 758 248
Itzulera eguna Apirilaren 8a izango da eta Loiu-ko aireportura goizeko 8retan iritsiko gara.












