ABIATU DA “DARAHLI 2009-ZUBIAK ERAIKITZEN,ZUMAIA ETA ZUGEKO GAZTEAK”

3 04 2009

Arratsaldeko 16.00tan abiatu dira Darahli 2009 proiektuko parteartzaileak. 2 autobusetan joan dira. Loiura 17.00tan iritsiko dira eta 18.30tarako fakturatuko dute eta ondoren irtengo dira Tinduferantz. Egaldia, Bilbo_Ooran-Tindouf izango da. Informazioa iritsi ahala, emen BALEIKEko blogean), elkartearen fotologean edo elkartearen TUENTIan jaso ahal izango duzue.

autobusa-1.JPG

 

 

autobusa-2.JPG

 





ZOZKETAK: 3.Saria

18 03 2009

3.saria,herriko dendariek emandako 1. produktu lote bikaina, 0419  zenbakiarentzako izango da. Zenbaki hau, saldu gabetako bat denez, martxoaren 24ko zenbakia, ordezko zenbakia, izango da saria eramango duenadarahli-3.jpg.





ZOZKETAK: 2.Saria

17 03 2009

3.saria,Zumaiako dendariek emandako 1. produktu sorta bikaina, 0419  zenbakiarentzako izango da. Zenbaki hau, saldu gabetako bat denez, martxoaren 24ko zenbakia, ordezko zenbakia, izango da saria eramango duena. darahli-3.jpg





ZOZKETAK: 1.Saria

16 03 2009

1.saria, Algorri Sagardotegian, 2 lagunentzako ALGORRI MENUA, 5646 zenbakiarentzako izango da. 2 astean, zenbaki hau duen pertsona azaldu ezean, martxoaren 23ko zenbakia izango da ordezkoa.

darahli.jpg





EURO BAT,AMETS BAT

26 02 2009

 rifa1.jpg

Sariak Seguros Bilbao-n (Odriozola arropadenda ondoan eta Trapaia Tabernaren aurrean) ikusgai daude. Zozketak, Martxoaren 15an hasiko dira.





“EURO BAT,AMETS BAT” ASTEBURU ONETAN (Otsailak 28-Martxoak 1) KAMIXETA ETA RIFAK SALTZEN

26 02 2009

kaixo danoi:

Asteburu onetan, sahararako bidaia ordaintzen laguntzeko atera ditugun RIFA eta KAMIXETAK jarriko ditugu salgai kalean. Larunbatean zein igandean, Kantauri plazako OUTLET azokan izango gara (11.00/19.00) eta larunbat arratsaldean (16.00/19.00), LUBAKI polikiroldegiaren aurrean ere izango gara. Rifek 1€ balioko dute eta kamisetek berriz, 8€.Herriko kaleetan zehar ere, rifak erosteko aukera izango duzue, gazteak, kalez kale saltzen ibiliko baitira.





HAQAL-AWDA!

30 08 2008

Hamaika dira munduan aurkitu ditzakegun bidegabekeriak. Ingustizia guztiak larriak eta onartezinak izan arren, badaude arrazoi ezberdinengatik bereziki larriak eta mingarriak direnak. Horien artean, Mendebaldeko Saharatik, eta Marokok eta Mauritaniak legez kanpo okupatu zuten herrialdea.  Okupazioaren ondorioz milaka lagunek euren etxeak utzi eta Aljeriako Tindoufeko basamortura joan behar izan zuten ihesi. Beste asko, berriz, euren herrietan bizitzen jarraitzen dute, Tifaratin, Bir Lehlun edo Aaiunen, Marokoren okupazio basatiari eta errepresioari aurre eginez.

 Hamarkada luzeetako sufrimenduak ez du txikitu, inondik inora, Saharako lagunen bizirauteko eta borrokatzeko asmoa. Horretarako garrantzia handia du jakiteak bakarrik ez daudela, euren eskubideen alde borrokatzeko prest dauden lagunak badaudela. “Erabat estimatzen dugu euskal gizarte eta instituzioek ematen diguten laguntza eta elkarrekin jorratzen dugun lankidetza. Baita arlo politikoan sahararren borroka babesten dituzten mozioek ere. Gurekiko ulermena, harmonia eta sentiberatasuna sentitzen ari gara”. Hala mintzatu ziren maiatzaren 29an Bilbon elkartu ziren ordezkari saharauiarrak. Izan ere, egun horretan elkartasun karabana bat atera zen Bilbotik Alacantera; handik itsasontziz Aljeriara, eta handik itsasontziz Aljeriara, eta handik Tindoufera. Karabana Jaurlaritzak emandako 17 ibilgailuk osatzen zuten, eta Bilbotik Alacantera eramateaz arduratu ziren lagunak Bilboko Metroko eta Eusko Treneko langileak ziren, ia guztiak emakumeak.

Nekatuta daude Saharako lagunak nazioarteko komunitatea deitzen den horrekin. Behin eta berriz ikusten dute nazioartean ez dagoelako auzia konpontzeko borondate politikorik. NBEren bitartekaritzaren ezinak eta Marokoren oztopoek zintzilik utzi dute oraingoz autodeterminazio erreferendumaren auzia, 1991. urtean NBEk erreferenduma egiteko oinarriak ezarri zituen arren. Egoera gogorrean bizi dira, baina argi izan behar dute ez daudela bakarrik, munduko boteretsuenek bizkarra eman arren milaka direla euren bizezko aldarrikapenak sustengatzen dituzten lagunak. Haq el awda!

——————————————————————————————

Haq el awda! (Haq el awda!), itzultzeko eskubidea esan nahi duen espresio arabiarra da. Saharako errefuxiatuek euren etxeetara itzultzeko duten eskubidea aldarrikatzeko erabili ohi duten leloa; munduan milioika errefuxiatuk bat egiten duten aldarria. Izan ere, ez dezagun ahaztu ekainaren 20a Errefuxiatuen Nazioarteko eguna dela.





10 07 2008

Darahli’06, 2006urteko Aste Santuan (Apirilak 6tik 13ra) buruturiko proiektua da. Apirilaren 6tik 13ra, Errefuxiatu sahararrek, Tindufen dituzten kanpamenduetara joan ginen. Proiektuaren lehen pausoak, 2 urte lehenagotik hasi ziren. Proiektua aurrera ateratzeko, ate asko jo behar izan zituzten proiektuaren arduradunek (Ibonek eta Samuelek). Herriko bi ikastetxeek (Herri Eskolak eta Maria eta Jose ikastetxeak) elkarlanean buruturiko proiektua izan zen. Proiektuaren xede nagusia, hassanieraz “darahli” egitea eta euskaraz besarkatzea zen. 16tik 18urte bitarteko 80 ikasle inguru joan ginen, hamar irakasle inguru, herriko pediatra Ines Aseginolaza, herriko alkate Maria Eugenia Arrizabalaga, Hitzako Aitor Manterola kazetaria eta EiTBko Lierni Mugarza kazetaria eta bere kamera.





Ines Aseginolaza: Zumaiako pediatra

10 07 2008

Ines Aseginolaza Zumaiako pediatra Herriko pediatra modura urte asko daramatza Ines Aseginolazak. Saharako bidaia esperientzia berezia izan den arren, han ere herrikoak zaintzen jardun zuen. Read the rest of this entry »





Samuel Ruiz eta Ibon Ibarguren: Irakasle eta arduradunak

10 07 2008

Samuel Ruiz & Ibon Ibarguren  Irakasle eta arduradunak  

Herri Eskolako eta Maria eta Joseko arduradunekin hitz egin nahi izan dugu beste behin ere, eta jator-jator erantzun digute Samuel eta Ibon irakasleek.  Read the rest of this entry »