Archive for Maiatza 14th, 2009

Gaur eta biharko makurraldiaren ondoren asteburuan eguraldi hobeagoa espero da, baina guztiz hobetu gabe.

Egia esan, modeloen irteerak aldatuz ari dira etengabe eta iragarpen fidagarriak egitea zaila da momentu hauetan, baina orain ditudan datuak kontuan hartuz asteburuan alde batetik tenperatura berriro ere balio altuagoetara bueltatuko da eta euri gutxi egingo du. Dena den, larunbatean fronte bat hurbilduko zaigu mendebaldetik eta printzipioz oso ahula ematen du, beraz euri gutxi lagako du lagatzekotan, baina fronte honen indarra aldatzea posible da. Oraintxe bertan ditudan datuekin euria lagatzekotan euri gutxi izango da.

Bihar aipatzekoa itsasoa izango da. Ipar mendebaldeko haizeak nahiko gogor joko du eta itsasoa ederki zakartuko du. Horrela, biharko 3 eta 4 metroko olatuak izango ditugu. Haizea ere indartsu ibiliko da 70-80 km/h-ko boladekin. Euria ere egingo du goizean, baina arratsaldean egoera baretuz joango da.

Larunbatean fronte ahul horrekin euri pixka bat egin dezake. Dena den, ostarteak ere zabaldu daitezke. Hori bai, frontearen indarra aldatzen bada euri gehiago eta ostarte gutxiago ikusiko ditugu. Igandean fronte horren hondarrak geratuko dira, baina ostarte zabalak ikusiko ditugu gero eta zabalagoak. Euria egitekotan lehen orduetan. Tenperatura bi egunetan 18 ºC inguruan kokatuko da eguerdi partean.

Seguruenik hurrengo astea nahiko lasai hasiko dugu eguraldi kontuetan, ostarteak nagusituko direlarik.