Antizikloia hurbildu zaigu eta Britainia Handiko hego-mendebaldean kokatu da. Hortik gure lurralde osoa bere eraginpean geratzen da, baina aitziki txiki bat badauka. Beharbada, ipar ikutuko haizea bidaliko digu momentu batzutan eta horrek behe hodeiak ugaritzea ekarriko liguke.
Bihar gaur bezalaxe, behe-hodeiak agertu daitezke egunaren hasieran eta dexente iraun dezakete, baina eguerdi partean eguzkia irtetea espero da. Tenperatura oso atsegina izango da 21 ºC inguruan geratuz maximoa.
Larunbata ere hodeiekin hasiko da eta zirimiri pixka bat egin dezake goizaldean, baina eguerditik aurrera eguzkia nagusituko da. Tenperatura bere horretan geldituko da, giro atsegina eraginez, maximoa 20 ºC-ren bueltan geratuz.
Igandean lehen orduetako hodeiak kenduta, goiza eguzkitsua izango da. Arratsaldean baliteke Mediterraneotik hodeitza iristea, baina ez du ematen euritara joko duenik. Tenperatura larunbatekoaren ildotik.
Beraz, egoera egonkorrarekin jarraituko dugu, baina holakotan askotan gertatzen den bezala, behe-lainoa eta behe-estratuak agertzea posible da lehen eta azken orduetan. Dena den, oraindik ere nahiz eta udazkenean egon, udako giroaren antza gehiago izango du eguraldiak.

Iruzkin berriak