Asteburuan giro eguzkitsua nagusituko da.

Antizikloi indartsu bat kokatu da Inglaterra inguruan eta bere menpean egongo gara hilaren 15a arte. Ondorioz, asteburu eguzkitsua izango dugu.

Ostirala, larunbata eta igandea egun berdintsuak izango dira. Alde batetik lehen orduetan hodei batzuk agertu daitezke, baina desartzeko joera izango dute. Bestalde, hodei altu batzuk ere agertu daitezke larunbat arratsaldean, baina garrantzi gutxikoak. Beraz, eguzkia ikusteko aukera izango dugu. Tenperaturari dagokionez, atsegina izango da, baina pixkanaka koska bat beherantz egingo du. Horrela, gaur eta bihar tenperatura maximoa 23 ºC-tan kokatuko bada ere, larunbat eta igandean 21 ºC-tan geratuko da. Gauak ere freskoagoak izango dira 15 ºC-ko tenperatura minimoarekin.

Beraz, oraindik ere euririk gabe jarraituko dugu, giro lehorrarekin eta eguzkia nagusituz. Tenperatura atseginak, baina pixkanaka igerriko dugu udazkena zai daukagula. Gainera, hilaren 15etik aurrera beharbada, tenperaturaren beherakada nabarmena etorri daiteke, baina hori ikusiko dugu, zeren eta oraindik gauzak aldatzeko aukerak badaude.

2 Responses to “Asteburuan giro eguzkitsua nagusituko da.”


  1. 1 zuri 2009(e)ko Irailak 10 at 11:42

    Kaixo Joseba. Irudipena dakat uda nahiko lehorra dijuala azkenian. Ez dakit horren inguruko daturik ba ote dakazun. Eskerrik asko.

  2. 2 Joseba Egaña 2009(e)ko Irailak 24 at 14:46

    Arrazoia daukazu. Oraindik ez ditut datuak sartu Zumaiako taulan, baina esango dizkizut.
    Ekainean 36 mm
    Uztailean 82 mm
    Abuztuan 58 mm

    Beraz, litro oso gutxi. Uda lehorra izan da eta iraila ere bide horretan zegoen lehengo ostirala arte, zeren eta irailak 18an 60 mm jaso ziren egun bakar batean. Ikusten dezu ekainean egindako bikoitza egun bakar batean.


Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>