Egun hauetan entzun dugu “tanta hotza” komunikabide batzutan. Zer da hori? Azken finean goi geruzetan aire masa hotzez osaturiko depresio isolatu bat da, teknikoki eta erderaz DANA deitzen dena (Depresión Aislada en Niveles Altos). Honek ezegonkortasun handia sortzen du. Egun hauetan gure inguruan ibiliko da eta bere ibilbidea zehaztea oso zaila denez, iragarpena egun hauetan oso zaila da. Bakarrik esan, horrelako egoerak oso arriskutsuak direla eta batzutan euri pila bat lagatzen dutela, uholde arriskuak handituz.
Biharko modelu matematikoen irteerak aldatzen ari dira momentuero, baina oraintxe dugun irteerarekin euri asko egin dezake. Biharko 60 mm baino gehiago pilatzeko posibilitatea dago, baina zihurgabetasuna handia da. Dena den, euria egingo du egun osoan zehar, bereziki goizean eta zaparrada mardulak eman daitezke. Haizea ipar-mendebaldetik ibiliko da eta tenperatura maximoa 17 ºC-tan kokatuko da.
Olarru egunean egoera ezegonkorrak jarraituko du eta beraz, probabilitate altuarekin euria egingo du, baina ez aurreko egunean bezainbeste. Gainera, haizea ere zakartuko da eta mendebal eta ipar-mendebaldekoa ibiliko da bolada gogorrekin (60-70 km/h). Arratsaldean baretuz joango da. Tenperatura zertxobait altuago 19 ºC inguruan.
Igandea oraintxe bertan ematen du lasaiagoa izango dela, baina goizean oraindik hodeiak izango dira nagusi eta zirimiri pixka bat egin dezake. Arratsaldean hobera egingo du eta tenperatura 20 ºC inguruan geratuko da. Hobekuntza hau, nabariagoa izango da datozen egunetan eta hurrengo astean 21etik 25era egoera antiziklonikoa eta beraz eguzkitsua izateko probabilitatea %70ekoa da. Gainera, berriro ere udako tenperaturak izango ditugu 20 eta 25 ºC bitartean. Beraz, ez gorde oraindik hondartzarako erropak.
Mapa honetan ikusi daiteke goi geruzetako depresio isolatua, bere erdigunea Pirineotan kokatuta (egoera arriskutsua).

0 Responses to “Eguraldi nahasia bai bihar eta baita ere asteburuan. Olarru egunean euria egiteko probabilitatea altua da.”