Euria izango da protagonista gaur arratsaldetik aurrera eta asteburu osoan zehar. Euri asko egitea espero da. Tenperatura aurreko egunetan izan dugunarekin konparatuz epelagoa izango da, baina hala ere hotza egingo du. Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da indarrez, bereziki bihar, ostirala, bolada zakarrekin, baina asteburu osoan ere hortik etorriko zaigu haizea eta beraz, iturria irekita geratuko da. Hortik, fronte ezberdinek zeharkatuko dute gure lurraldea, euria ekarriz. Litro dexente pilatzea espero dugu, lau egunetan 100 mm inguru eta hori asko da.
Bai larunbata eta bai igandea nahiko berdintsu. Bi egunetan zerua goibel egongo da eta euria egingo du gogotik. Haizea ipar-mendebaldetik eta tenperatura hotza. Tenperatura maximoak 10 ºC-ren bueltan geratuko dira eta minimoak 5 ºC-ren bueltan.
Beraz, euria protagonista asteburu osoan.
Iruzkin berriak