Bihartik aurrera tenperatura jaisten hasiko da eta goi latitudeetatik aire masa oso hotz bat iritsiko da Euskal Herrira. Gainera ipar haizea nagusituko denez, prezipitazioa ez da faltako. Beraz, elurte benetan handiak izateko aukera dago, batez ere mendietan, baina ez hor soilik. Ematen du, hilaren 7tik aurrera kostaldean ere zuritu dezakeela, eta gainera oraingoan ipar eta ipar-mendebaldeko haizea ibiliko denez, Gipuzkoako kostaldean elurra egin dezake. Horrela, eta orain ditugun datuekin 8an edo 9an Zumaiako hondartza zurituta ikusi dezakegu. Dena den, iragarpenak aldatu daitezke eta beraz iragarpenak tentuz jarraitzeko gomendioa ematen dizuet.
Laburtuz, hotza eta elurra lagako dizkigute erregeek, baina esandakoa bereziki 7,8 eta 9an. Ikusiko dugu.
0 Responses to “Errege egunetik aurrera hotzaldi bat iritsiko da Euskal Herrira eta elurra agertu daiteke Zumaian.”