Hasi da aire masa hotza iparraldetik guregana iristen eta gaurtik aurrera hotza izango da gure artean gutxienez igandera arte. Egun hotzena larunbata izango da tenperatura minimoa -1 ºC eta maximoa 2ºC.
Elurra ere apostu egin beharko banu baietz esango nuke, baina ez gaur. Elurra bihar arratsaldean hasiko da eta bazterrak txurituko dituela pentsatzen dut. Larunbat goizean esnatzerakoan hondartzak eta kaleak zuri ikusiko ditugula uste dut. Gero larunbatean zehar ere elurra egiten jarraituko du. Elur geruza zehaztea zaila da, baina esango nuke 10 cm-ko geruza izan dezakegula.
Laburbilduz bihar eta etzi izango dira egunik okerrenak eta elurra ere egingo du, gainera zuritu ere bai (hori espero dut nik). Hortaz aparte hotz handia, tenperatura maximoak asteburu osoan ez dira 3 ºC-tik pasako eta minimoak 0 eta -1ºC bitartean. Gainera, gaur arratsaldean eta bihar haizea indarrarekin ibiliko da eta horrek hotz sentsazioa areagotu egingo du.
Iruzkin berriak