Ematen du aurtengo San Telmoak tantarik bota gabe pasako direla, zeren eta datorren asteburuak ere itxura ona dauka.
Depresio bat dago Penintsulako mendebaldean eta horrek fronteak bultzatzen ditu Penintsulara, baina gurera oso ahul iristen dira eta hodei batzuk ikusiko baditugu ere, eguzkia nagusituko da.
Oro har, bai larunbatean eta baita ere igandean eguzkia agertuko da zeruan, nahiz eta zerua guztiz garbi ez egon. Hego ikutuko haizea izango da nagusi eta honek tenperaturen gorakada ekarriko du. Indar handirik ez du izango eta horrexegatik brisa ateratzeko aukera egongo da, bereziki arratsaldeetan. Tenperatura maximoa 18 ºC inguruan geratuko da, giro oso atsegina eraginez. Brisa sartzen ez bada 20 ºC-ra ere iritsiko da merkurioa.
Beraz, 2010eko San Telmoak euririk gabekoak izango dira.
0 Responses to “Repetiziotan ere eguraldi ederra.”