Ez dugu Penintsula hegoaldean dagoen beroa eta ezta nahi ere. Tenperatura atseginekin doa uda eta horrelaxe jarraituko dugu asteburuan ere. Gainera, oro har eguraldia ondo portatuko da. Hala ere, larunbata hodeiekin hasiko dugu eta baliteke zirimiri pixka bat egitea ere, bereziki goizaldean. Arratsalderako ordea, argituko du eta eguzkia ikusiko dugu. Iparraldeko haizea ibiliko da eta tenperatura maximoa 21 ºC-koa izango da, atsegina.
Igandean eguzkia nagusituko da berriro ere, baina udan askotan gertatzen den bezala, goizaldean hodei baxuak sortuko dira seguruenik eta hodei hoiekin esnatzea posible da, baina goizean zehar eta larunbatean baino azkarrago, ostarteak zabaltzen hasiko dira, eguraldi eguzkitsua geratuz eguerditik aurrera. Tenperatura pixka bat igo egingo da, maximoa 24 ºC-ra iritsiz.
Esandakoa gure betiko uda naturalarekin jarraituko dugu: hodei baxuak, eguzkia eta tenperatura atseginak, berorik gabe.
0 Responses to “Asteburu polita orokorrean.”