Aste honetan zehar udazkeneko eguraldia izan badugu ere, berriro udako eguraldia bueltatuko zaigu bai ostiralean eta baita ere larunbatean. Udari egun gutxi falta zaizkio, baina oraindik ere udan gaudela nabarituko dugu egun hauetan.
Horrela, larunbatean eguzkia izango da nagusi hasieran eta tenperatura ere oso atsegina izango da, maximoa 23 ºC inguruan geratuz. Arratsaldean gero eta hodei gehiago agertuko da zeruan, baina goi-hodeiak izango direnez, ez dute euri konturik ekarriko. Hodei zurixkak izango dira hasiera batean.
Igandean ordea, fronte ahul batek harrapatuko du gure lurraldea eta ipar haizearekin batera hodeiak nagusituko dira. Gainera, zirimiri pixka bat ere egin dezake, nahiz eta ez den gehiegi izango. Ipar haizea fin-fin ibiliko da eta tenperaturaren beherakada nabarituko dugu, maximoa 20 ºC-ren bueltan geratuz.
Kontxako estropadarako ipar-mendebaleko haizea espero da, 10 km/h-ko batezbesteko abiadura izango duelarik. Olatuak metro bete inguruan. Beraz, ez da lehengo astean bezain bare egongo itsasoa.
Datorren astean udako eguraldia nagusituko da aukera handiz.
Iruzkin berriak