Eguraldi benetan hotza daukagu gaur eta horrelaxe jarraituko du bihar ere. Gainera, gaur gauean eta bihar (ostirala) goizean prezipitazioa espero da dexente. Ekaitz zaparradak eta txingorra ere egin dezake eta ezin da baztertu elur bustia edo momentu batzutan elurra egitea.
Larunbatean eguraldia erabat aldatuko da. Oraindik goizean goiz hotza egingo du, baina eguzkia nagusituko da. Gainera hego haizea nagusitzen eta indartzen joango da eta honek giroa epelduko du. Goizean tenperatura minimoa 0 eta 5 ºC bitartean kokatuko da baina maximoa 10 ºC inguruan geratuko da.
Hortik aurrera eta zubi osoan zehar hego haizea aipatu beharra dago. Zakar ibiliko da momentu batzutan eta gainera hodeiak ekarriko ditu, baina hodei alperrak izango dira. Hau da, euria ez da apenas ia ezertxo ere espero. Beharbada tantaren bat iresi daiteke momenturen batean, baina ezer gutxi izango da. Hego haize honekin tenperatura gorantz joango da eta astelehenetik aurrera 20 ºC-ra hurbilduko da maximoa. Beraz, eguraldi aldaketa erabatekoa izango da. Aipatzekoa da momentu batzutan hego-haize boladek 100 km/h-ko abiadura harrapatu dezaketela.
Beraz, neguko giro hau atzean laga eta berriro badator udazken giroa bueltan.
Larunbatekoa bai, bete-betean, baina igandean euri dexente egin du!
Eskerrik asko, hala ere, astero “arriskatzeagatik”!