Fronte hotz bat ostiralean eta asteburuan hobera.

Hotz galanta gaur goizean izan duguna Euskal Herri osoan eta baita Zumaian ere. Tenperatura 0º C-tik behera joan da toki guztietan, Zumaian -1 ºC-ko minimoa izan dugu, baina barnealdeko toki askotan -4 ºC-ko tenperatura eta hortik behera ere bai. Europako aire masa hotz baten erruz izan ditugu tenperatura hauek azken egun hauetan. Bihar egoera aldatu egingo da eta iparraldetik datorren fronte hotz batek harrapatuko du gure lurraldea. Fronte hotz honek ere aire masa hotz bat dakar, baina lehengoa baino pixka bat epelagoa. Dena den, bihar Zumaian euria egingo du eta gainera dexente, ia egun osoan zehar. Frontea goizean iritsiko da, baina frontearen aurreko hodeiak lehenagotik iritsiko dira eta euria egin dezake goiz-goizetik. Tenperatura hotza izango da, mínimoa 4 ºC eta maximoa 6 ºC izanik. Mendebal eta ipar-mendebaldeko haizea ere indarrez ibiliko da goizaldean, itsasoa ere zakartuz.

Asteburuari begiratzen badiogu, egoerak hobera egingo du.

Larunbatean euri pixka bat egin dezake goizaldean, baina hori kenduta ezer gutxi. Hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira eta tenperaturak errekuperatze aldera egingo du eta maximoa 10 ºC inguruan kokatu daiteke.

Igandean hodei batzuk agertuko dira zeruan, baina ostarteak izango dira nagusi. Haizea pixkanaka hegotik finkatuko da eta zakartu ere egingo da bukaeran. Egoera honekin tenperaturak gorako bidea jarraituko du eta maximoa 13 ºC-koa izango da.

Beraz, ostirala makurra, baina asteburuan hobera egingo du, tenperatura goxatuz eta ia euririk gabe.

Datorren asterako eta gabon egunetarako ez da ikusten hotzaldirik, baina euri kontuak izan ditzakegu momentu batzutan, baita ere hego haize zakarra beste momentu batzutan.

0 Responses to “Fronte hotz bat ostiralean eta asteburuan hobera.”



  1. Leave a Comment

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>