Orain arte eta urtarrilaren 20tik aurrera hotza nagusitu da, baina giro lehorrarekin. Hurrengo egunetan euria ere etorriko da eta tenperatura zertxobait errekuperatuko bada ere, giro hotzarekin jarraituko dugu.
Depresio bat gure gainean kokatu da eta horrek giro ezegonkorra ekarriko digu biharko. Gainera iganderako, ekialderako bidea egingo du eta hortik ipar haizea bidaliko digunez giro euritsuagoa nagusituko da igandean.
Horrela, bihar hodeiak nagusi izango dira, baina ostarteren bat irekitzea posible da. Euria ere egin dezake baina ez da asko espero. Haizea nahiko aldakor eta tenperatura hotz samarra. Tenperatura maximoa 10 ºC inguruan kokatuko da eta minimoa 6 ºC inguruan.
Igandean ipar haizearekin euri gehiago espero da. Zerua estalia eta tenperatura antzera edo zertxobait beherago. Tenperatura maximoa 9 ºC inguruan kokatuko da eta minimoa 5 ºC inguruan.
Hurrengo astea antzeko tenperaturekin hasiko dugu eta euriak pixkanaka eguzkiari bidea utziko dio.
Iruzkin berriak