Izan genuen kriston beroa igandean eta astelehenean, baina ederki jaitsi da termometroa. Gaur freskura puntua ere hartuko du 20 ºC-ra iritsi ezinik ibiliko baita tenperatura eta gainera iparraldeko haizea nahiko fin ibiliko da. Zirimiria ere egingo du.
Dena den bihartik aurrera hobera egingo du eguraldiak. Oraindik goizean goiz hodeiak nagusi izango dira eta ezin da baztertu zirimiri pixka bat egitea, baina goizean zehar ostarteak irekitzen joango dira eta arratsaldea polita geratuko da. Tenperatura errekuperatuz joango da eta maximoa 20 ºC inguruan geratuko da.
Astebururako tenperatura gorantz joango da, baina brisa ibiliko denez giro atsegina izango dugu. Larunbatean giro eguzkitsua nagusituko da eta igandean beharbada ekaitz giroa nagusi daiteke, baina hori ikusteko dago. Tenperatura maximoa larunbatean 25 ºC inguruan geratuko da eta igandean ezegonkortasunarekin behera egin dezake, baina 20 ºC-tik gora geratuz.
Beraz, bihartik aurrera hobera, baina igandean beharbada ekaitz giroa. Gaur San Pedro eguna, egun ilun eta freskoa.
Iruzkin berriak