Badator berriro ere asteburua eta bi egun ezberdin izango ditugu. Larunbata ederra, eguzkia nagusituz, baina iganderako fronte batek euria ekarriko digu, goizaldean eta goizean bereziki.
Larunbatean beraz, eguzkia ikusiko dugu bereziki eguerdi partean, goizean hodei batzuk agertu daitezke, eta gero arratsalde bukaeran ere hodeiak ugarituz joango dira, frontea datorren seiñale. Gero gauerako lehen tantak erortzen hasi daitezke. Tenperatura atsegina izango da 23 ºC-ko maximoarekin.
Igandean fronteak euri dexente laga dezake goizaldean eta goizeko lehen orduetan, gero arratsaldean zertxobait arindu daiteke, baina oraindik ere euria egiten jarraitu dezake. Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, indarrez momentu batzutan eta tenperaturak nabarmen egingo du behera, maximoa 18 ºC inguruan geratuz. Beraz, igandean ez du emango udan gaudenik.
Beraz, aprobetxatzeko eguna larunbata izango da.
Iruzkin berriak