Lehengo asteburuan pasa genuen beroa bai, bereziki igandean, orduan hego haizea ibili baitzen goiz osoan zehar, 38 ºC-raino iritsiz. Gero ipar-mendebala sartu eta freskatu zuen, baina oro har bero handia egin zuen. Asteburu honetan ez dugu horrelakorik izango.
Bihar dexente kaskartuko da eguraldia fronte bat pasako baita, baina larunbatean hobera egingo du. Oraindik ere goizean zehar hodeiak ibiliko dira zeruan eta euria ere egin dezake, baina eguerditik aurrera ostarte zabalak irekiko dira eta arratsalde eguzkitsua geratuko da. Tenperatura ederra maximoa 20 ºC inguruan geratuz.
Igandean jarraipena izango du hobekuntzak eta eguzkia izango da nagusi. Gainera tenperatura ere gorako bidean ipiniko da eta maximoa 24 ºC inguruan geratu daiteke.
Beraz, eguraldi polita eta gainera bero handi hura gabe.
Iruzkin berriak