Aspaldian hotza izan da albiste, elurra ere bai momenturen batean, baina guzti hori atzean geratuko da. Dagoeneko tenperatura igo da azken egun hauetan eta asteburuan ere tenperatura nahiko atsegina izango dugu, aurreko astearekin konparatuz.
Euriari dagokionez bihar oraindik ere zertxobait egin dezake, baina larunbatean ez da euririk espero. Gainera egun nahiko argia izango da, eguerdi aldera eguzkia nagusituz. Igandean ipar-mendebala hasiko da agintzen eta gainera arratsalderako fronte bat iritsiko zaigu, beraz, euria bueltatuko da. Goiz goizetik hodeiak nagusituko dira, eta zipriztinen bat iresi daiteke. Arratsaldean frontearekin batera euria areagotu egingo da eta zaparradak eman daitezke gau aldera.
Tenperatura maximoa bai larunbatean eta baita ere igandean antzeko, 10 ºC inguruan eta minimoa berriz 5 ºC inguruan.
Beraz, larunbat polita eguzkiarekin eta igandea kaxkarrago estalia eta euriarekin, bereziki arratsaldean. Tenperatura fresko antzean, baina aurreko egunekin konparatuz nahiko atsegina.
.
Iruzkin berriak