Asteburu honetan bi egun ezberdin izango ditugu. Larunbatean egun osoan zerua estalia egongo da eta euria egingo du, indar handiegirik gabe, baino geratuko gabe. Beraz, egun euritsua izango da. Haizea ipar-ekialdetik eta tenperatura maximoa 14 ºC inguruan.
Igandean berriz, frontea urrutiratuta egongo da eta goiza polita izango da, ostarteekin, hori bai hego-mendebaldeko haizea nahiko zakar ibiliko da. Tenperatura maximoa hego haize honekin igo egingo da eta 19 ºC inguruan kokatuko da. Gero arratsaldean hodeiak ugaritu egingo dira eta zaparradak eman daitezke ekaitz ikutukoak.
Iruzkin berriak