Berriz ere beroa izango da hizpide.

Gaur hasi eta igandera arte beroa izango da berriro ere albiste. Egia da, bereziki barnealdean egingo duela bero, baina Zumaian ere termometroak 30 ºC-tik gora joango dira. Brisa sartzea espero da arratsaldeetan eta horrexegatik ez dira tenperaturak hainbeste igoko Zumaian. Dena den, brisaren sarrera noiz ematen denen arabera termometroak gehiago edo gutxiago igoko dira. Gainera, modelu batzutan brisa ia ez da sartzen eta kasu horretan tenperatura 35 ºC-tik gora joango litzateke.

Igandera arte zerua ia garbi egongo da, beraz eguzkia izango da jaun eta jabe. Itsasoan hodeiak sortzea baliteke, horrelako egoeretan askotan gertatzen baita, baina igandera arte ez du ematen kostaldean sartuko direnik. Horrela, igandean hodeiak agertu daitezke lehen orduetan eta arratsaldean eta zirimiri pixka bat ere egin dezake iluntzean. Ekaitz arriskua ere aipatu beharra dago arratsaldean. Igandean iragarpenak betetzen badira tenperatura jaisten hasiko litzateke.

Beraz, ostirala eta larunbata eguzkia eta beroa, eta igandean hodei gehiago eta freskoago.

Datozen egunetako tenperatura minimoa eta maximoa Zumaian (probableena):

Osteguna, 16:             16 ºC        28ºC

Ostirala, 17:                20ºC         34ºC

Larunbata, 18:           21ºC          33ºC

Igandea, 19:                21ºC          30ºC

Esandakoa, brisaren arabera gehiago edo gutxiago igo daiteke tenperatura, baina dena den bero handia.

0 Responses to “Berriz ere beroa izango da hizpide.”



  1. Leave a Comment

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>