Gaurtik aurrera aipagarriena, tenperaturaren gorakada izango da eta baita ere eguzkiaren jabegoa. Bereziki bihar eta asteburuan zehar, hego haizeak muturra sartuko du eguneko lehen orduetan eta horrek egingo du tenperatura gora igotzea. Ematen du eguerdi partean brisak bero hori apalduko duela egun guztietan, baina hala ere tenperatura maximoak 25 ºC-ko muga gaindituko du. Beroaren ondorioz, barnealdean ekaitzak sortzeko aukera izango da eta Zumairaino iritsi daitezke, bereziki larunbat gauean eta igande arratsalde-gauean, baina oraingoz aukera handiegia ez da.
Beraz, larunbatean zerua nahiko urdin egongo da egun osoan eta tenperatura maximoa 27 ºC inguruan geratuko da. Gero iluntze aldera ekaitzen bat izateko aukera dago, baina esandakoa egun osoan udako giroa izango da nagusi. Haizea hego ikutukoa hasieran, baina gero brisa nagusituko da eguerditik aurrera.
Igandean, goizaldean ekaitz arriskua egongo da, eta goizean hodei hondarrak geratu daitezke oraindik, baina eguerdi partean ostarteak nagusituko dira. Gero, arratsalde-iluntzerako berriro ere ekaitz arriskua egongo da. Ekaitz aukera larunbatekoa baino handiagoa izango da, baina hala ere ez da handiegia izango. Tenperatura maximoa larunbatean bezela, 27 ºC inguruan.
Brisa pixka bat beranduago irtengo balitz 30 ºC-ra ere hurbildu daiteke tenperatura.
Beraz, hondartzaz berriro ere disfrutatzeko aukera emango digu eguraldiak.
df
Iruzkin berriak