Hainbeste denbora eta gero, iritsi da gaztetxe finkoaren eguna: ostiral honetan sinatuko da Torreberri eraikina gaztetxe bihurtuko duen kontratua. Beraz, ostiral honetan Zumaiako gazteok eta berriro ere gaztetxe bat izango dugula esan beharrean gaude.
Kontratua, esan bezala, ostiralean sinatuko da. Kontratua ahalik eta pertsona gehienek sinatzea onena delakoan gaude, eta beraz, ostiral arratsaldean (ordua zehazteko dago oraindik) kontratua sinatzera etor zaitezen gonbidatzen zaitugu!
Kontratua sinatu ostean, gaztetxe berria ezagutuko dugu eta jarraian asanblada orokorra izango da. Jatekorik ere ez da faltako!