Mariantonaitzen

Atzo, Mariantonaitzen izan ginen, aspaldiko partez.

Aldaketa dezente aurkitu genituen. Bideko haitz asko mugituta daude, mendiaren presioak eraginda edo.

Iristen

Eta, Mariantonaitzen azpian ere, haitz handi batek izugarrizko buelta eman du, eta tripaz gora geratu da.

Beste zerbait ere ikusi genuen tripaz gora, baina ez zuen izurde itxurarik.

p1070704_a.JPG

Denbora asko pasatu da azkeneko alditik, eta kostata egin ditugu gure bi bidetxoak.

Hasteko, McMurtryk eta Rosalesek zabaldutakoa egin genuen.

p1070709_a.JPG

Hura bukatzen ari ginela, bi bilbotar agertu ziren, lekua ezagutu eta pixka bat eskalatzeko asmoz.

Ondoren, Mamua egin genuen, jaitsi, trastoak bildu eta etxera. Gustura asko, gainera.

Bilbotarrei argazki bat atera genien, joan aurretik.

p1070721_a.JPG

Ea martxa hartzen dugun berriro, poliki-poliki.

Gortu!

Stones flash

dscn1545.JPG

Bizi gera, bai.

Ia urtebete joan zaigu gortu gabe, baina hemen gaude bueltan, berriro ere.

Atzo arratsaldian:

- Oyes! Gortu o!

- Stones flash librian itea jungo al gaituko bihar?

- EA konforme!

Eta horrela, itsasbehera aprobetxatuz, Yosemitera jun gea gaur goizian.

Plana garbi zegoen: Stones flash librian egitia.

Ez dakienarentzat, Stones flash Yosemiteko lehenengo proiektu potentia izan zen. Eskubialdean, plaka handiaren erditik, iltze zahar batzuekin bide bat zabaldu zuten; baina, zoritxarrez ez zen oso gora iritsi. Handik aurrera sortu zen Euskadi tropikala.

Historia alde batera utzita, Mamua bideari ekin diogu hasteko, Stones flash pakean utzita.

Larregi hasi da, ohitura zaharrari jarraituz.

dscn1546.JPGdscn1548.JPG

Gero, ni igo naiz, eta bilgunetik argazkia atera diot haitzetako espezie inbaditzaile horietako bati.

dscn1549.JPG dscn1550.JPG

Oriotar bat ere pasatu da biko abantian arraunian. Oriotarra, txalupa eta palak hori-horiak zituelako.

Edo Anjel izango zen akaso. Auskalo!

Segidan, Mcmurtry&Rosales bidera abiatu gara.

Hemen ere Larregi sartu da aurrena.

dscn1552.JPGdscn1553.JPG

Ederki joan da, tirriki-tarraka, eta gora heldu denean, soka bilgunetik pasatu eta jaitsi egin det.

Soka goitik nuela igo nahi nuen, baina Larregik pentsatu du hobeto zela gradua “obligatzea”.

Eta, beraz, soka behetik nuela igo behar izan det. Bilgunean, rapela prestatu eta behera.

Gaur sponsorrak kale egin digunez, kantinara jun gea zezasosakin hartzea.

Eta horrelaxe gure kontuak. Laster, gehiago.

Gortu!

Etxauri

Gaur Etxaurin izan gara Mutua eta biok.

Pagozelain geratu gara, ohitura zaharrari jarraituz. Kafea hartu dugu, baina ez dut komunekoa kudeatzeko aukerarik izan, ehiztariz beteta zegoen eta.

Hasiera batean, Las rayas izeneko sektore berrira joatea zen asmoa.

Baina, Etxaurira iritsitakoan sekulako behe lainoa zegoen.  Aurrera jarraitu dugu Gradas de cirizako errebueltaraino. Han goian garbi zegoen, baina behean, egundoko behe lainoa.

Etxauri herrira joan eta kafe bat hartu dugu Basterra tabernan. Azkenean, behe lainoak alde egiteko asmorik ez zuela ikusita, Gradas de ciriza aldera joatea erabaki dugu. Jessica sektorera joan gara. Gauza serioa niretzat, serioegia. Gainera, lagunak ez du ez zerbezarik, ez urik eta ez jatekorik eraman.

Han, giro ederra, laino guztien gainetik.

dscn0860.JPG

Horma bertikala erabat. Egoteko lekua ere txukuna, batere lokatzik gabe.

dscn0859.JPG

5c+ mailako bide batean sartu da X jauna, berotzeko.

dscn0862.JPG

Ni berotu baino gehiago ere egin naiz bide horretan. Gero, deskuelgea 7a-ko bide batetik pasatzen zela aprobetxatuz, bide horretan sartu da X jauna top-ropean.

Kostata, baina pauso guztiak ederki atera ditu.

Ondoren, ezkerraldera jo dugu, eta han zeuden batzuek esanda, 6b zailtasuneko bide bati ekin dio X jaunak.

Bai eta egin ere, baina besoak nola berotu zaizkion ikusita, eta aurrez lehenengo bidean nahi baino gehiago sufritu dudanez, hortxe amaitu da eguneko jarduna.

Sektore horretako Txoki (7a) bideko babaresari argazki batzuk atera dizkiot, joan aurretik.

dscn0866.JPG dscn0867.JPG

Etxaurin zerbeza bat hartu eta etxera.

Elosuko harrobian, eguzkitan

Igandean, Elosuko harrobian izan ginen. Aurreko egunean, eguraldi hotza genuela ikusita, Untzillaitzen hegoaldera joateko proposamena egin nien Larregiri eta X jaunari. Eta biei ondo iruditu, gainera. Ze indar daukan hotzak!

Hiru horma kateatzea zen helburua, baina eguzkiaren izpiak iristerako berandu samar izango zela iritzita, Elosuko harrobira joatea erabaki genuen azken unean. Lehenengo arazoa: bide deportiboak egin behar eta bi soka meherekin geunden. Saiatu ziren ni konbentzitzen Urresteiko Sur klasika egiteko, baina azkenean Elosuko harrobian geratu ginen.

Hasi zen X jauna eguneko lehen bidean gora, eguzkiak horma argitzeari ekin zion une berean. Bota pinue… 5c 28 m.

dscn0841.JPG

Gero, ni igo nintzen, edo nire erdia bai behintzat.

pict1026.JPG

Eta azkenik, Larregi.

Handik, Lainoperen eskuineko bidera jo genuen. Tabira alpino mendizale elkarteak ateratako krokisen liburuxkan 6 zenbakia du, (5c, 35 m). Bideak bi luze ditu, baina labur samarrak biak ere. Larregik egin zuen sokaldi bakar batean, eta jaistean, lehen bilgunean geratu zen.

Judas prest? Jesus prest? Ekin!

dscn0843.JPGdscn0844.JPG

Ni joan nintzen atzetik, eta X jauna, ondoren.

Bigarren bilgunetik dotore ageri zen Saukukogane. Hutsik, ia beti bezala.

dscn0848.JPG

Beste aldera, berriz, honelakoxea zen ikuspegia. Hor, bazegoen norbait.

dscn0847.JPG

Lainope (6a, 35 m) egin genuen ondoren.

X hasi zen.

dscn0853.JPG

Gero, ni neu.

pict1035.JPGdscn0855.JPG

Eta azkenik, Larregi.

dscn0857.JPG

Amaitzeko, esponsorraren kontura eztarria busti, X jaunak eramandako euskabralesa jan eta Zumaia aldera.

Goiz ederra pasatu genuen, hiru bide bakarrik egin arren.

Hurrengoan nora joan erabakitzen nahikoa lan izango dugu orain.

Ea nork proposatzen duen Saukukoganeko bide eder bat.

Gortu!

Txemi. Motxilakin eta atxiperreekin

txikia_osorik.JPG

Atzo Bihaizpeko txikian izan ginen, Txemi izeneko bidea eskalatzen.

Duela hamar bat urte egin nuen lehen aldiz, Larregirekin eta Luismirekin batera.

Aspaldi ez dut Luismiren berririk. Beti bezain ongi segituko duzulakoan, agur bero bat, Luismi! Ea biribilketaren bat edo egiten dugun noizbait.

Beno, gehiegi liatu baino lehen, esan beharra daukat garai hartan bidea erraz egin izanaren oroitzapena nuela. Babaresako luzeari ekitea kostatu zitzaigula egun hartan, baina gainerakoan bidea erraz egin genuela. Iltze eta seguru ugari zituen orduan, babaresako luzean salbu.

Oraingoan, berriz, gogor samarra egin zait. Hasi orduko nekatuta nengoen, eta Xabier jaunari utzi diot luzeak aurretik egiten. Kexatzeko moduan egongo da! Beraz, nik igo dut motxila behetik goraino. Odolkiak ordainetan.

Bidea ia erabat desekipatuta dago, gaur egun. Iltze zar gutxi batzuk eta parabolt pare bat baino ez genituen aurkitu. Babaresa garbi egongo zela jakin arren, gainerakoa ekipatuta egongo zelakoan geunden, eta hori dela eta, ez genuen fisurerorik eraman. Bada, babaresaren ondorengo parabolta ere falta zen. Gero, luzea amaitzeko, pare bat parabolt daude, baina horiek Kuttunaren irteerakoak dira. Eskerrak 8 friend eraman genituen, bestela ez baiginen fin ibiliko.

Tolosako bi mutikorekin batera amaitu genuen bidea. Haiek utzitako friend handiari (3ko camalota) esker, babaresa behar bezala aseguratu genuen. Kostatu zitzaion sokalagunari luzea behar bezala aseguratzea, baina azkenerako lan txukuna egin zuen.  Hark zenbat lan izan zuen ikusita, Iñigo eta Ander Tolosarrak ere soka aurretik zutela igo ziren.

Gustura egon ginen haiekin berriketan: Rabadá-Navarro dela, Gora gu ta gutarrak dela…

Ea noiz ikusten dugun elkar berriro.

Gortu!

Haitz hauetan (Artetan) ez dago olagarrorik


st1:*{behavior:url(#ieooui) }

/* Style Definitions */ table.MsoNormalTable {mso-style-name:”Taula normala”; mso-tstyle-rowband-size:0; mso-tstyle-colband-size:0; mso-style-noshow:yes; mso-style-parent:”"; mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt; mso-para-margin:0cm; mso-para-margin-bottom:.0001pt; mso-pagination:widow-orphan; font-size:10.0pt; font-family:”Times New Roman”; mso-ansi-language:#0400; mso-fareast-language:#0400; mso-bidi-language:#0400;} txargain.JPG

Olarro egunaren biharamuna Zumaian. Mutuarekin nago geratuta 07:00etan Fielatoan, eta jaiki orduko, kaleko zarata entzunda, badakit jendea dabilela oraindik kalean, parrandan.

Irten naiz kalera eta beldurtuta geratu naiz: Marina gainezka dago; Amaiako plazako aulki gehienetan jendea, gaupasa eginda; hanburgesa-saltzailea jo ta fuego ari da lanean Errotako izkinaren aurrean; Erribera kalean ematen du santelmoak direla…

Fielatora iritsi eta han da Mutua. Apolok kalabazak eman dizkigu gaurkoan (biuna!) eta biok bakarrik goaz, baina ez dakigu seguru nora; euria egin du gauean, aurreikuspena ere ez da ona, eta ea nola argitzen duen egunak, nora joan erabakitzeko. Okerrenera, bidean hamaiketako ederra eginda etxera, baina suerte pixka batekin badakigu Irurtzun pasa orduko argiago egongo dela eguraldia.

Bidean goazela hizketan, pixkanaka zehaztu dugu zer egin: Artetara joango gara, hango Txargain izeneko mendira (La Sima deitzen diote Escaladas en Navarra liburuan, eta beste leku batzuetan “La proa de Txargain”). Badira han 120 metroko pare bat bia, eta horietako bat egiten ahaleginduko gara; han txarra baldin badago, beti egongo da hor Aiztondo, eta han ere txarra eginez gero, Eginora. Hasteko, ordea, geldialdia egin dugu Pagozelain, Mutuak gosaltzeko eta nik bigarren kafea hartzeko.

pagozelai.JPG

Gaur, Apolorik eta bere komuneko kudeaketarik gabe, askoz ere azkarrago egin dugu jan-edana, eta bagoaz aurrera.

Biaizpetik pasatzean, paretari begiratu diogu eta ikusi dugu tarteka bustita dagoela. Baina ateri dago, eskalatzeko ondo, eta ez da gutxi! Irurtzunen gelditu gara, ogia erosteko, gaurkoan Mutuak Lanako gazta mitikoa jan nahi du eta, eta laster gara Irurtzundik Goñirako bidea hartuta, Beriainen bizkarraldean. Kilometro batzuk eginda, iritsi gara Olloko bailarara, eta Arteta herrira. Zer paraje polita, ezkutu-ezkutuan! Gainaldean, guztia zaintzen, guk eskalatu nahi dugun pareta.

txargain2.JPG

Arteta pasata, errepidean gora hasi gara, eta 7. kilometroaren parean, autoa aparkatu dugu. Prestatu ditugu traste guztiak eta badaezpada ere argazkia atera diot krokisari eta bideari, behar izanez gero eskura edukitzeko.

krokisa.JPG

prestatzen.JPG

bidea.JPG

Ez zait inoiz gertatu, gaurkoa da lehen aldia: mendira joan behar eskalatzera eta aldapa igo beharrean jaistea!

portuxar.JPGparetaportuxarko-bidetik.JPG

Portuxar izeneko parajetik behera egin dugu bidean, eta halako batean, paretaren parean, goraka hasi gara. Segituan hasi gara hurreratzen, eta bia batzuk ikusten dira.

paretera-hurreratzen.JPG

Itxura ederra dauka!

ederra-pareta.JPG

Berehala ikusi dugu guk eskalatu nahi dugu espoloia, eta 0 bilguneko bi paraboltak ere bai. Haraxe igo gara, lehen bilgunera.

espoloia2.JPG0_bilgunera_sartzen.JPG

Lehen sokaldia

Neu hasi naiz eskalatzen. 6a-koa omen da. Lehen metroak erraz samarrak dira, baina segituan tentetzen da pareta.

1_sokaldia_1.JPG

4/5 segurura iritsita, paso batean ez atzera eta ez aurrera geratu naiz. Esan nezakeen ez dudala ondo lo egin eta ez nengoela zentratuta; edo magnesio-poltsa etxean ahaztuta, magnesiorik gabe eskalatzen ez nagoela ohituta; baina egia aitortzea ere sanoa da: beldurtu egin naiz , ez naiz ausartu bi parabolten arteko 3 metro ziztrin horiek egiten, ez nuelako garbi ikusten, konfiantzarik ez neukalako, eta, zoritxarrez, buruak gehiegi egiten duelako lan hemen: hain behean ikusten da azken segurua, hanken azpian, eta hasten zara kalkulatzen zeren kontra hartuko duzun kolpea… Mutuari eskatu diot jaisteko eta berak egiteko. Halaxe egin du, eta ni beldurrarazi nauen pasoa erraz pasa ere bai, ezkerraldetik. Bilgunera iritsi eta segituan igo naiz ni ere. Erraz asko pasatu dut lehen ezin nuena!

1_sokaldia.JPG1_sokaldia_2.JPG1_sokaldia_3.JPG

Bigarren sokaldia

Pentsatu dut gogor egin behar diodala neure buruari eta han joan naiz aurretik ni, 6a+-ko sokaldia egitera. Aurrekoa baino zailagoa da graduazioari begira, baina orain konfiantza handiagoa daukat, ez nago hotzean.

Lehen metroak orain ere errazak dira, helduleku onekin, eta iritsi naiz pasorik zailenera. Mutuari eskatu diot eusteko eta ondo aztertu dut. Garbi dago nola egin behar den, eta han joan naiz gora, baita bilgunera iritsi ere. Bilgunearen eskuinaldeak zulo handi bat dago haitzean, eta beleen habi pila bat ere bai. Hor dabiltza kra eta kra, gu bidali nahiko bagintuzte bezala.

2_sokaldia.JPG

2_sokaldia_dsc03419.JPG

Mutuari etortzeko esan eta berehala etorri da. Bere txanda da.

Hirugarren sokaldia

Bi aukera dauzkagu orain. Eskuinaldekoa zailagoa da, 6c, eta ezkerraldekoa errazagoa, 6b. Itxura ere politagoa dauka azken horrek, plaka batetik, eta han joan da Mutua. Ederki igo ditu lehen metroak, erraz, baina abisatu dit beste parte bat zailagoa dagoela goialdean, fisuran.

3_sokaldia_dsc03430.JPG3_sokaldia_dsc03427.JPG3_sokaldia_dsc03431.JPG3_sokaldia_dsc03434.JPG

Han ibili da gora eta behera, deskantsatu eta igo, jaitsi, deskantsatu eta igo, friend bat ere sartu du, hurrengo parabolta bitartean distantzia handia zegoelako, eta halako batean lortu du bilgunera iritsi eta dena librean egitea. Ona! Gustura geratu da.

Nik lehen metroak ondo samar egin ditut, baina oso bertikala da, batzuetan desplomatua ere bai, eta ez daukat inolako lotsarik fifi bat inprobisatu eta paraboltetan zintzilikatu eta deskantsatzeko. Besoak neka-neka eginda dauzkat, baina sokaldia polita da, ederra, eta haitza mundiala, latza eta gastatu gabea. Friendera iritsi naizenean, nahita geratu naiz handik zintzilik, ea agoantatzen ninduen ikusteko, azkeneko aldian Apolok Biaizpen sartu zuenean han joan zen eta hankaz gora behera! Ederki agoantatu dit, eta Mutua gustura utzi dut.

3_sokaldia_1.JPG3_sokaldia_2.JPG

Laugarren sokaldia

Erraza da oso, 4b-koa. Hasieran, kanal batetik doa, txorien goano eta guzti, eta erraza da bideari jarraitzea. Terrenoa gero eta errazagoa da, eta bilgunea egin dut goialdean. Hau da bakea eta isiltasuna dagoena! Behien zintzarriak besterik ez dira entzuten! A zer diferentzia, Biaizpen edo hemen eskalatu: han autobiaren zarata izugarria da; hemen bakea eta lasaitasuna dira nagusi. Mutua segituan etorri da.

4_sokaldia_dsc03436.JPG4_sokaldia_dsc03440.JPG

Trasteak txukundu eta argazki bat ere egin dugu.

tontorrean_bukatuta.JPG

Jaitsiera ez dago garbi adierazita, baina galtzeko beldurrik ere ez dago. Nola edo hala, hasieran harrien gainetik eta gero basotik, errepide aldera irten gara, eta Portuxarko bidea hartuta, autora ailegatu gara.

Euria ere gurekin iritsi da, eta egin dezala orain nahi duen guztia!

Autoa hartu eta behera egin dugu, portua hasten den lekura, ur-lantegiaren ondora, eta bide bazterrean geratuta, gazta jan eta zerbeza edan dugu. Ez zeuden txarrak!

eada-gazta-dsc03451.JPGmutuaren-gazta_dsc03448.JPG

Haitz hauetan ez dago olagarrorik, baina ezta beharrik ere! Pentsatu dugu hurrena ere etorri behar dugula, ahal bada sasoi hobean, besoak indartuta eta gehiago gozatzera. Laster izango ahal da!

laster-arte-dsc03449.JPG

Kuttuna (hau ere motxilarik gabe)


st1:*{behavior:url(#ieooui) }

/* Style Definitions */ table.MsoNormalTable {mso-style-name:”Taula normala”; mso-tstyle-rowband-size:0; mso-tstyle-colband-size:0; mso-style-noshow:yes; mso-style-parent:”"; mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt; mso-para-margin:0cm; mso-para-margin-bottom:.0001pt; mso-pagination:widow-orphan; font-size:10.0pt; font-family:”Times New Roman”; mso-ansi-language:#0400; mso-fareast-language:#0400; mso-bidi-language:#0400;}

st1:*{behavior:url(#ieooui) } txikia_osorik.JPG

/* Style Definitions */ table.MsoNormalTable {mso-style-name:”Taula normala”; mso-tstyle-rowband-size:0; mso-tstyle-colband-size:0; mso-style-noshow:yes; mso-style-parent:”"; mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt; mso-para-margin:0cm; mso-para-margin-bottom:.0001pt; mso-pagination:widow-orphan; font-size:10.0pt; font-family:”Times New Roman”; mso-ansi-language:#0400; mso-fareast-language:#0400; mso-bidi-language:#0400;} Astean zehar hizketan zer egin behar dugun eta ez gara konforme jarri asteburuan gortzeko asmoetan: nik nahi nuen egin zerbait luzea eta erraza, disfrutatzekoa (adibidez, Txindokiko Txema); Apolok, berriz, zerbait gogorragoa; Mutuak, azkenik, Kuttuna (150 m, 6c+ edo V+, A1), Biazpen, batez ere Txindokin biaren azpialdera ailegatzeko izerdi asko bota behar delako. Azkenean biak konforme jarri zitzaizkidan derrigor Biaizpera joan behar genuela, eta han nik nahi nuena aukeratu; “Caballé” proposatzekotan egon nintzen, baina iruditu zitzaidan “Kuttuna” askoz ere tentagarriagoa zela. Nire beldurra zen zatirik zailenetan arrastaka ibiltzea, baina konbentzitu ninduten zati horiek artifizialean ere egitea bazegoela esanda. Han joan ginen larunbatean, Irurtzun aldera, “Kuttuna” egitera.Kuttuna, Arlegiren webgunetik:

2-Kuttuna: 150 mts. 6c+ (V+/A1), 3h-3h30′

Vía totalmente reequipada con parabolts, fue abierta por Carlos Velázquez y Santi Galar a principios de los 80. Casi nadie sabía de su existencia, por lo que se ha repetido muy poco, hasta que ha sido reequipada. Tiene la R4 y un corto tramo del L5 común con la “Txemi”, y la R6 y 7 común con la Virgen, así como la salida a la cima. Si andamos justos en los 6b, convendrá llevar uno o dos estribos. Comienza debajo de un desplomito triangular.

Krokisa ikusi nahi duenak, berriz, webgune horretantxe dauka.

07:00etan geunden geratuta eta 06:55ean han zeuden Fielatoan nire zain Mutua eta Apolo. Mutua puntual? Zaila sinesten, ezta? Aldatu egin ote zaigu, ba, mutila? Irurtzuna iritsi aurretik konturatu naiz ezetz, gauzek lehenean jarraitzen dutela, Pagozelaiko ohiko paradan:

-Mutua gosaldu gabe etorri da, beti bezala

-Apolok komunekoa kudeatu du, nahiz eta etxean beste bat ere kudeatu duen

Lainotuta dago, baina eskalatzeko primerako eguraldia. Mutuak ogia behar omen du, gazta ekarri duelako. Pagozelain ogirik ez eta Irurtzuna joan beharko dugu. Akordarazi diot lehengoan ere eraman omen zuela urdaiazpikoa Atxartera, baina gero ez genuela usaindu ere egin, eta bueltan eraman zuela etxera. Horrek akordarazten dit Peloiaren Pueyoko ardoarena: mendira joaten ginenean beti esaten zuen Pueyoko ardoa zekarrela, ederra, ona, baina ez genuen ikusten, are gutxiago dastatzen; zenbat buelta egin ote zituen Pirinioetara ardo-botila hark, existitu bazen, behintzat!

Irurtzuna joan eta ogi-barra erosi du Mutuak:

-E? Bakarra? Horrekin ez gaituk beteko!

Eta bagoaz Txikiaren azpialdera. Autoa aparkatu, trasteak hartu eta aldapan gora abiatu gara. Sareak jarri dituzte, errepidera harririk ez erortzeko, eta ondotik pasa gara gure bidea nondik hasten den ikusi nahian.

azpialdeandscn0736.JPG

Berehala ikusi dugu desplomea, baina haraino iristekoa arriskutsu samarra iruditu zaigu, eta lotzea erabaki dugu. Sarearen goialdean parabolt pila bat dago sartu dute sarea jarri duten langileek, eta haietan aseguratu gara.

Neu hasi naiz igotzen lehen sokaldia (V+), boluntario; desplometxoak helduleku onak dauzka, eta goragoko plaka ere polita da, eta segituan naiz zuhaitzaren enbor gainean, bilgunean. Dena prestatu eta igotzeko esan diet Apolori eta Mutuari. Biak hasi dira igotzen, baina berehala Apolo gelditu egin da:

-Larre! Katu-hanketan hik zer hanka dakak?

Mutua etorri denean eman dizkit azalpenak: katu-hanka berriak ekarri ditu Apolok, estreinatzako (orain dela bi urte pasa erositakoak!), baina min ematen diote eta behera jaistea erabaki du. Errukitu egin naiz:

-Biuna! Sufritu zak pixkat!

Oraindik ere gogoan daukat, katu-hanka zaharrak puskatuta ere ez zituela inoiz berriak, “pacergrado” omen ziren eta…

kuttuna_1_sokaldia.JPGkuttuna_1_sokaldiadscn0738.JPG

Mutuak motxila kendu du bilgunean zintzilikatzeko, eta orduan akordatu gara: Apolo oinez badoa gora, bide errazetik eta eskalatu gabe, zergatik ez eman berari motxila? Gazta, zerbeza, oinetakoak, arropak… Ez ditugu ezertarako behar!

-Hi! Gora al hua oñez? Hartzak motxila!

Mutua berriz ere behera jaitsi da, eman dio motxila Apolori eta atzera bilgunera etorri da. Ea hastea daukagun behingoagatik…

Bigarren sokaldia 6a+-ekoa da, plakan, eta han joan naiz.

Oso polita da, adherentziako paso batzuekin, paraboltekin ederki aseguratuta.

kuttuna_2_sokaldiapict0969.JPG kuttuna_2_sokaldiadsc03347.JPGkuttuna_2_sokaldiadsc03348.JPG

Apolok aparkalekutik argazki batzuk atera dizkigu.

kuttuna_2_sokaldiadscn0756.JPG

kuttuna_2_sokaldiadscn0757_markatuta.JPG

Hirugarren sokaldia (hau ere 6a+-ekoa) diedro batetik doa, eta hasieran eta oso-oso polita da; amaieran, bilgunera  iristeko, paso arraro samar batzuk daude, baina betiere egingarriak.


kuttuna_3_sokaldiadsc03353.JPGkuttuna_3_sokaldiadscn0762.JPG

Nire txanda da. Laugarren sokaldia V+ da. Bilgunetik eskuinaldera, plaka bertikal batetik, eta helduleku onak behar nahitaez… Kostata, aurkitu dut ezkutuan zegoena eta gora egin dut. Erraz samarra da, baina tartean badaude paso “bitxi” batzuk, batez ere bilgunera iritsi aurrekoak, diedroan.

kuttuna_4_sokaldiadscn0767.JPGkuttuna_4_sokaldiapict0977.JPG

Bilgunean bat egiten dute “Txemi”-k eta “Kuttuna”-k, eta ikusi dugu jendea hurbildu dela “Los tres mosqueteros” biaren azpialdera. Beste batzuek ibaia zeharkatu eta Caballera abiatu dira. Mutua segituan etorri da.

kuttuna_4_sokaldiadsc03359.JPGkuttuna_4_sokaldiadsc03361.JPG

Aurrealdean daukagu bosgarren sokaldia (librean 6b+, edo A1). Plaka bertikala da, eta liso samar ikusten da bilgunetik. Han joan da Mutua, eta han ibili da librean atera nahian.

kuttuna_5_sokaldiadsc03363.JPGkuttuna_5_sokaldiadsc03367.JPGkuttuna_5_sokaldiadsc03372.JPGkuttuna_5_sokaldiadsc03374.JPG

Nire txanda iritsitakoan, erraz samar pasatu dut Mutuari hainbeste kostatu zaiona, estriboa sartuta. Mutuak dio 6b+ baino zailagoa dela; ni saiatu naiz baina ez zegoen ia non heldu! Artifizialean egiteko ere ez da erraza, parabolt batetik bestera tartea dago eta…

kuttuna_5_sokaldiapict0982.JPG

Bilgunean bat egiten du “Kuttuna”-k “La virgen” bidearekin, eta azken horretatik egin dugu gora. Librean 6b da, eta halaxe igo da Mutua; zatirik zailenean, parabolten artean iltzeak daude sartuta, nahi izanez gero A0n egiteko, eta halaxe egin dut nik; iltze batzuk auskalo noizkoak diren, baina oraindik ere agoantatzen dituzte 90 kg…

la_virgen_6_sokaldiadsc03376.JPGla_virgen_6_sokaldiadsc03380.JPGla_virgen_6_sokaldiadsc03382.JPGla_virgen_6_sokaldiapict0984.JPGla_virgen_6_sokaldiapict0992.JPG

Mutuarekin elkartu bilgunean eta gora jarraitu dut (IV+-eko paso bat) eta tontorreraino igo naiz, Apolo han egongo den esperantzan, baina motxila besterik ez dago. Apolo falta! Orduari begiratu diot; 13:00ak.

tontorrera_iristendsc03383.JPG

Zapatilak jantzi eta behera abiatu gara, berandu da eta.

Bagoazela, mutil bat igo da, “Herri baten sustraiak”-etik, eta argazki bat egiteko eskatu diogu, baina azkenean ez dakit zer gertatu den, baina argazkirik ez kameran. Behera goazela, Apolo dator gora. Asperrraldi ederra hartu omen du, gure zain, eta buelta bat ematera joan da, Arteta ingurura, han ere pareta ederra ba omen da eta…

Autora iritsi eta zerbeza freskoa, behintzat, edan dugu, materiala txukundu bitartean. Gero, Apolok arrainastua jarri digu musika eta 14:30ak pasatxo ginen Zumaian, goseak ireki-ireki eginda.

arrainastuadsc03387.JPG

Amaierako oharrak:

  • Ikusten duzuenez, Pueyoko ardoak badauka ondorenekoa, mitoaren jarraitzailea: Lanako gazta! Ez genuen probatu azkenean eta Zumaiara etorri zen bueltan!
  • Norbaitek segurtasun-mosketoi gorri bat aurkituz gero Txikiaren azpialdean, Mutuarena da.

Atxarten. motxilarik gabe


st1:*{behavior:url(#ieooui) } hemen-ibili-gara.JPG

/* Style Definitions */ table.MsoNormalTable {mso-style-name:”Tabla normal”; mso-tstyle-rowband-size:0; mso-tstyle-colband-size:0; mso-style-noshow:yes; mso-style-parent:”"; mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt; mso-para-margin:0cm; mso-para-margin-bottom:.0001pt; mso-pagination:widow-orphan; font-size:10.0pt; font-family:”Times New Roman”; mso-ansi-language:#0400; mso-fareast-language:#0400; mso-bidi-language:#0400;} Asteburu honetan ez neukan asmo berezirik gortzeko, baina Mutuaren mezua jaso nuen ostiralean: “Aste bukaeran gortzeik ba al dezue?”. Igandean Apolok ezin zuen, familiarekin gortu behar zuelako Landetan, eta Mutuarekin egin dut plana, Atxartera joateko; zerbait luzea eta erraza egiteko asmotan, nik, eta zerbait luzea edo motza berdin, baina zaila, Mutuak.

“La puntualidad es una virtud” zioen Dieciochok, eta larunbatean akordarazi nion Mutuari zazpiak zazpiak direla, eta ez zazpiak eta hamar. Han dago zazpietarako, Errotan, baina kafeak beste nonbaiten beharko du izan, igandeetan zazpi terdietan zabaltzen dute eta. Itziarren geratu, autoari gasolina bota eta ederki gosaldu dugu restopean.

Durangora iritsi eta autopista ondorengo biribilgunean Mutuak Urkiola aldera egin du.

-Hi! Ba al dakik bidea?

-Nik? Estoooo… Hemendik dek, ezta? Hik ba al dakik?

Sartu gara Durangon eta galduta ibili da -ezin “gara” esan!-, bueltaka, harik eta Abadiñorako errepidea aurkitu dugun arte. Handik Mendiolarako bidegurutzetik gora eta asmatu dugu Atxarte aldera joaten. Pentsatu hutsarekin lehen oinez egiten genuela Durangotik Atxarterako bidea, motxila handiekin, asteburu pasa…

Autoa aparkalekuan utzi eta lehenengo duda, zer egin behar dugun motxilarekin: traste guztiak bakarrean hartu edo bakoitzak berea. Azkenean, bakoitza berearekin igo gara.

aparkalekuan.JPG

Lehen espoloira goaz, eta gero Hirugarrenera, Astxikin (791 m).

lehen-espoloia.JPG

Hasteko aldapa ederra dago 1. espoloiaren azpialdera igotzeko, hauspoa ondo berotzeko.

aldapan-gora.JPG

Bidean hizketan igo gara, hala ere, eta “Naufrago nocturno” (krokisean 3 zenbakia) bidea egitea proposatu diot Mutuari. Ez dago oso konforme.

-Eta zailagoren bat?

Ezkerraldean Beko dago (krokisean 1), baina nik ez daukat errekuerdo onik, batez ere V+eko pasoarena. Hor dago, halaber, Flowers (krokisean 2), baina gogoan daukat lehen ere oso paso gogorra zeukala (6a). Azkenean, lortu dut konbentzitzea…

croquis01.jpg

-Hi, oain suabe-suabe hasiko gattuk, ta geo goian ingo dek gradua.

Trasteak atera eta igotzeko prestatu naiz, eta motxilarekin zer egin duda areagotu da:

-Bi aukera zizku: hemen utzi, basean, eta gero, goitik beherakoan jaso, baina bidetik desbideratu eta aldapa handia igo beharko diagu hartzeko; edo geurekin eraman, bigarrenak, txandaka.

Azken aukera horren alde egin dugu, baina ikusiko duzuenez, ez dugu eramango txandaka.

Hasi naiz igotzen Naufragotik. Krokisean IV-IV+ jartzen du, buruan neukan errekuerdoa errazarena zen, baina ederki bota dut izerdia igotzeko!

pict0889.JPG

Sugandilak bezala, arrastaka, baina haiek ez bezala hankak txirristaka, haitza irristakor ere bazegoen eta.

-Ondo al hao? Argazkia aterako diat…-Mutuak.

Kamara txikia ekarri du. Ona izango da, baina motela? Nik ez dut ezagutzen horrelakorik! Argazkia ateratzeko 20 segundo, alajaina!

-Hi, ze kamara-klase ekarri dek? Zahartu egingo nauk, hik argazkia ateatzeako!

-Hi, bakik, Eroskikoa…

Halako batean iritsi naiz bilgunera eta laster etorri da Mutua.

naufrago-mutua.JPG

Kike (IV+,V-) proposatu diot jarraitzeko, eta han doa.

-Hi! Ta motxila? Utzi zak hemen!

-Ummmm… Ez, gortu beharra ziok, pa kuando vaya a la Rabada…

Nik ez diot askorik insistitu, noski, eta han igo da Kiketik gora, motxila handiarekin.

kike-1.JPGkike-2.JPGkike-3.JPG

Bilgunean daukat zain, eta banoa.

pict0899.JPG

Mutua moskeatuta dago, gorakoa oso zaila ikusten duelako… Azaldu diot “trukoa”: bilgunearen ezkerraldeko espoloian hanka luzatu eta hortik dela, eta han joan naiz gora. Nik ez daukat motxilarekin gortzeko asmo edo nahirik, eta ez dut hartu bilgunean, noski! Motxilarik ez, baina gerri-buelta ederra daukagu, guk, igotzeko! Eginahalak egin eta kentzen ez dena, gainera!

Iritsi naiz 1. espoloiaren goialdera, eta han elkartu gara.

pict0906.JPG

3.ena ederra ikusten da, handia, eta ondo bereizten da Bordatzen, Mutuari proposatu behar nion bia.

3_espoloia.JPG

-Hi, Mutu! Kuartoetan ia ezinean, eta nahio diat 6b horretan ez sartu; bestela, desplomean, motxilaren kargarekin, petauta geratuko nauk eta txorixoa bezala zintzilik, eta hik indarrean ez dituk igoko 90 kg…

-Ta? Zer ingo diu, ba?

Lehendik entzuna daukat eskuinaldean, Horma horian, badela oso bia polita, Petrushka, eta hara joatea proposatu diot. Mutuak baiezkoa segituan (????), eta han joan gara.

horma-horirako-bidean.JPGhorma-horira-iristen.JPG

Oso bia polita da Petrushka, bi sokaldikoa. Lehenengoa plaka ederrean, bigarrena desplome batetik (argazkiaren eskuinaldean, plaka horiaren eskuinaldean).

petrushkaren-azpialdean.JPG

Hasi naiz igotzen eta aspaldiko gozaturik handiena hartu dut. Plaka bertikal samarra da, baina helduleku onekin, erraz igotzekoa.

pict0915.JPG

Han etorri da Mutua.

petrushka-2.JPGpetrushka-3.JPG

Lehen espoloira begiratuta, jendea txiki-txikia ikusten da aristaren handitasunean (kasko zuri bat).

lehen-espoloian-jendea.JPG

Oraingoan bai, Mutuak motxila utzi dit, desplome potentea ikusten da eta. Erraz samar igo du, eta han goian egin du bilgunea, 15 m ingurura.

petrushka-4.JPG

Honek dauka elastizitatea eta abildadea, honek!

petrushka-5.JPG

Argazki polita omen dago behealdera, nire aldera…

-Ostia, hi! Baña kamara motxilan ziok, hor, hirekin!

-Ba billa etorri eta berriz igo nahi baek…

-Hi, ta soka botatzen badiat? Lotu eta igoko diat…

Halaxe egin dugu, eta oraingoan ere motxila hartu gabe libratu naiz.

-Ikusikoek hau kontatzen detenian…

-Hi, gu nahikua gortuta bagatxibek, ta hik gortu ber dek, biuna!

Egia esan, motxilarik gabe askoz ere errazago igo dut, eta eskertzekoa da.

pict0920.JPGpict0922.JPGpict0926.JPG

Bilgunetik gora irten dut, oinez erraz, eta laster da Mutua.

petrushkatik-irteten.JPG

Astxikiko tontorrera igotzea proposatu diot, eguna biribiltzeko.

Bidean, 3. espoloira begiratu eta bi lagun ikusi ditugu bide normaletik gora (aristaren ertzean).

jendea-3ko-normalean-1.JPGjendea-3ko-normalean-2.JPGjendea-3ko-normalean-3.JPG

Beste argazki ikusgarri batekin akordatu naiz, toki berean aterata (hemen).

Erraz baina izerditan igo gara, eta han kristoren erromeria aurkitu dugu, dozena bat lagun baino gehiago han, etab bi txakur ere bai. Bati eskatu diot argazkia ateratzeko.

tontorrean.JPG

Zerbeza edan (Mutuak dioenez, Riojanuarekin hitz egin beharrean, zuzenean San Miguelera jo beharko genuke!), materiala txukundu, eta behera abiatu gara, autora. Orduan konturatzen zara ibili-ibilita zenbateko desnibela egiten den hemen gora!

beheraka.JPG

Kostatu zaigu behera iristea, eta berriz ere espoloiei begiratu diegu.

-Hi, eskerrak motxila igo dugun, bestela orain bila joan beharko bagenu…

-”Dugun”? Hik dakak arpeia!

Ederki ibili gara Atxarten, motxilarekin edo motxilarik gabe.