Sorpresa pozgarria eman didate gaur goizean: Lekeitioko Arrakala Irrati librean labe honetan egositako mikroipuinak irakurtzen hasi dira. Irratiz irakurtzeko egokiak omen dira. Pozten naiz ba!
Nik bueltan, beraien lanaz baliatzea erabaki dut. Haiek irakurritako ipuinen audioak labean jarriko ditut entzungai aurrerantzean. Oraingoz, lehen ipuina baino ez dago: Urdina beltz. Espero laster gehiago etorriko direla.
Urdina beltz (mp3)

No Comments on "Mikroipuinak entzungai"