Mutila faxion sentitzen zen.
Azken modan egotea zuen gogoko, puntako teknologia erabiltzea eta, bereziki, diseinu nabarmenekin bereiztea.
Autobus geltokian zain, inguruan zituen lagunei erreparatu zien. Mutil gazte bat zuen ondoan, aulkian eserita mp3 arrunt batekin musika entzunez. Haren alboan agure bat zegoen, burua estaltzen zion txapelaren azpitik trafikoari begira.
—Traste horrekin baino, hobeto iPod batekin, motel! —egin zion mespretxu mutil gazteari. Baina honek ez zion kasurik egin bere ateraldiari eta musika entzuten jarraitu zuen.
—Nik hala zeukat —jarraitu zuen harro—. iTunes erabiliz musika ona antolatzen diat nire iBook-ean eta, ondoren, iPhonea erabiltzen diat musika entzuteko, ez horrelako traste bat.
Gazteak erantzuten ez ziola ikusita barre egin zuen, hau lotsarazi zuelakoan. Orduan ohartu zen agurea begira zuela txapelaren azpitik.
—Ze, aitona? —galdetu zion oldartuta—. Zer da txapel puntan duzun kirten hori? Wifi antena?
—Ez motel! —erantzun zion aitonak irribarre maltzur batekin—. Detektorea duk, ez al diok igarri?
—Ah, bai? —harridura itxuraz mutilak agureak adarra jo nahi ziola ohartuta—. Eta zer detektatzen ditu, obrak? Perretxikoak?
—Ez —erantzun zion agureak irribarrea kendu gabe—. iNuxentiak. Oraintxe topatu dik bat eta horregatik ziok tente.
iFaxion (mp3)

16/07/2009 at 20:19 Permalink
Oso ona. Oraindik zaharrek badute zer erakutsi gazteoi.
11/09/2009 at 12:18 Permalink
Earra!!!! Bukaera mundiala!