Onddoa

Zuhaitz ondora iristean begiak zabal-zabal jarri zituen Arrasategi jaunak.
—Begira! —oihukatu zuen onddoz jositako ingurua seinalatuz—. Dena onddoz gainezka dago! Otarrak beteko ditugu hemen!
Ziztu bizian hasi ziren aita eta alaba otarrak betetzen. Amaitu zutenean, onddo txiki bat baino ez zen gelditzen zuhaitz azpian.
—Txiki hori hemen utziko dugu —azaldu zuen Arrasategi aitak zeremoniatsu—. Hazten utziko dugu, bueltatzen garen hurrengoan onddo gehiago egon daitezen.
Pozik joan ziren aita eta alaba otarrak goraino beteta, onddo txikia zuhaitz azpian bakarrik utziz.
Onddoa haserre zegoen. Txikia izan arren jenio bizia zuen eta, lagunak ingurutik eramaten ikusteak sutu egiten zuen. Barrenak borborka sentitzen zituen, haserre, suminduta, malaletxe bizian zegoen.
Ezin zen tokitik mugitu, ezin zuen ezer egin eta, horrek are gehiago sutzen zuen. Arrasategi familia gogora ekartzen zuen bakoitzean azala gorritzen zitzaion eta, orduak eta egunak aurrera egin ahala gero eta okerrago jartzen zen.
Egun batzuk geroago itzuli ziren aita-alabak zuhaitz azpira onddoaren bila. Inguratzen sumatu orduko gorritu zen berriz onddoa, haserrea piztuta.
Aita azkar inguratu zen zuhaitz azpira, hazia behar zuen onddoa jasotzera baina, hara iristean harrituta gelditu zen.
—Akabo gure aurtengo onddoak! —esan zuen zuhaitz azpitik.
Onddo txikia behar zuen tokian, gorringo eder bat zegoen orain.

Onddoa (mp3)

Trackback URL

2 Comments on "Onddoa"

  1. dENiS
    15/10/2009 at 10:39 Permalink

    Atzo ez zintugun (alaba jaio berriak eta biok) ikusi basoan gu zelatatzen, Wali… Gorringoa ikusi ahala, aspaldi baztandar batek esandakoa etorri zitzaidan burura: gorringoekin, agur onddoei!

  2. Wali
    15/10/2009 at 14:27 Permalink

    Arrasategi asko dabil gure mendietan ;-)

Hi Stranger, leave a comment:

ALLOWED XHTML TAGS:

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

*
Subscribe to Comments