Olentzero

Haurrak ez zekien zer sinetsi.
Nork ekartzen zituen opariak: Olentzerok, ala gurasoek?
Zalantzak gainetik kentzeko gogoz, gabon gau hartan misterioa argitzea erabaki zuen. Ohean esna egongo zen, opariak nork jartzen zituen jakin arte.
Gau hartan, ohera sartu eta ahalegin berezia egin zuen esna mantentzen. Ohearen gozotasunean logurari aurre egin zion bere indar guztiekin, opariak jartzen zituen haren nortasuna deskubritu nahian.
Bere gelako atearen zirrikitua zaintzen zuen ohetik, itzal bat ate aurretik noiz pasako zain. Etxeko isiltasuna zelatatzen zuen, edozein soinuren aurrean adi, opariak noiz iritsiko.
Minutuak luzatzen hasi ziren, pixkanaka ordu bilakatuz eta, bitartean, oparien berririk ez.
Bat-batean, norbaitek kaleko atea gogor kolpatu zuen. Olentzero sartu ezinik gelditu ote zen?
Ziztu bizian jaiki zen ohetik eta kaleko atera abiatu zen gurasoak jaiki aurretik. Atea zabaldu eta kaputxa baten atzetik begiratzen zioten begi ilun batzuekin egin zuen topo.
—Zu al zara Olentzero? —galdetu zion haurrak inozentziaz berdez jantzitako gizonari.
Bere aita etxetik kolpeka eraman zuten gau hartatik aurrera ez zion gehiago Olentzerori oparirik eskatu.Olentzero (mp3)

Trackback URL

No Comments on "Olentzero"

Hi Stranger, leave a comment:

ALLOWED XHTML TAGS:

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

*
Subscribe to Comments